Batzordeak Euskotrenen Zuzendaritza salatu du aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituelako
Joan den maiatzean Epaimahai Aztertzailean Batzorde Iraunkorrak dituen
ordezkariek irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9.
mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan.
Euskotrenen aurreko Zuzendaritzak, Epaimahai Aztertzailearen partehartzerik
gabe eta aurretiko barne promozio prozesurik gabe, 8. mailako kanpo deialdi
bat deitu zuen. Ondoren, hautatutako pertsonari 9. maila eman zitzaion.
Honetaz gain, hautagaien aukeraketan ere irregulartasun garrantzitsuak
atzeman dira.
2013ko maiatzaren 27ko datarekin, Batzorde Iraunkorrak irregulartasunok
salatu eta aipatutako izendapena bertan behera uztea eskatzeko oharra igorri
zion Zuzendaritzari, Euskotrenenen egiturazko plaza baten esleipen irregularra
zela eta ikerketa irekitzeko eskaerarekin batera. Orain arte Euskotrenen
Zuzendaritzak ez du ezein neurririk hartu.
Batzorde Iraunkorrak Euskotrenen Zuzendaritza salatu nahi du bere esku
hartze ezagatik aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituela
eta. Euskotren, Eusko Jaurlaritzaren menpeko enpresa publikoa, Araudi baten
menpekoa dela gogorarazi nahi dugu, barne zein kanpo hautaketa prozesuen
gardentasun eta objektibitatea bermatzeko helburua duena, berdintasun, merito
eta gaitasun printzipioen betetzeaz gain.
Batzorde Iraunkorrak ohartarazi nahi du honelako jarrerek enpresaren
baitango harreman sozio laboralak kaltetzen dituztela, eta berriz ere eskatzen
dio Euskotrenen Zuzendaritzari salatutako gertaerek eskatzen duten neurrian
esku har dezan.