Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

Bigarren greba eguna ere milaka langilek babestu dute

2023/12/12
Bihar Bilboko kaleetan bilduko dira hiru lurraldeetako langileak manifestazio zentralizatu batean.

Gaur, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako bigarren greba eguna da. Gaur ere milaka langilek hartu dute parte ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko hiru hiriburuetan antolatutako kotxe karabana, ekintza eta mobilizazioetan. Grebaren jarraipena ere atzokoaren oso antzekoa izaten da, %65 eta %70 bitartekoa.

Sindikatuek arduraz jokatzeko eta Hitzarmena sinatzea ahalbideratuko duten edukiak mahai gainean jartzeko eskatzen diete Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei. Eta Hezkuntza Sailari gatazka bideratzeko esku har dezala, beste aldera begiratu ordez.

Bihar, hiru lurraldeetako langileak Bilbon egingo den manifestazio zentralizatu batean batuko dira. Manifestazioa goizeko 11.30ean hasiko da Eusko Jaurlaritzaren aurrean.