Bizkaiko autoeskoletako grebak aurrera jarraituko du: beste astebetez luzatuko da patronalaren poposamen faltaren aurrean

2022/03/04
Gaur, martxoak 4, ELA sindikatuak deitutako grebaren bigarren asteari amaiera emango zaio, sektoreko langileek 33 egunez greba egin ondoren, patronalaren proposamenik ez dagoelako. Bada, langileek mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki dute, martxoaren 7, 8, 9, 10 eta 11rako beste greba aste berri bat deituta.

Hilaren 7an hasiko dira mobilizazioak, Bilboko eta Barakaldoko kaleak zeharkatuko dituen auto-karabana batekin, eta ondoren, aste osoan zehar hainbat mobilizazio eta elkarretaratze egingo dira, eta, zehazki, hilaren 8an, asteartean, Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa egingo da.

ELAk akordioak lortzeko eta gatazka bideratzeko borondatea du, eta, horregatik, etengabeko mugimenduak egiten ari gara zentzu horretan. Horregatik, APAVIri berriro eskatu nahi diogu edukiak dituen kontraproposamena aurkezteko eta negoziazio mahaia deitzeko. Era berean, elkartutako autoeskolak ildo horretan kokatzera eta eragitera animatzen ditugu.