Mobilizazioek martxoaren 17rako negoziazio mahaia deitzera behartu dute Bizkaiko Autoeskolen patronala

Hiru asteko greba deialdia eta ELAK egindako etengabeko interpelazioak eta mugimenduak beharrezkoak izan dira, breaz, patronalak martxoaren 17rako negoziazio mahaia deitzeko, pasa den otsailaren 9an APAVIri eduki zehatzak zituen proposamen bat helarazi zitzaionetik, jarrerak hurbiltzeko eta akordioak lortzen saiatzeko.
ELAk APAVIri eskatu dio, berriz ere, martxoaren 17a baino lehen aldebiko bilera egin dezatela, eta martxoaren 17rako deitutako negoziazio mahaian kontraproposamena aurkez dezala, benetako eta fede oneko edukiekin, Bizkaiko autoeskolen hitzarmen berri bat lortze aldera, eta data hori baino lehen kontraproposamena helarazi diezaiola, garaiz aztertu ahal izateko.
ELAk zoriondu ditu langileak, izan ere, egindako greba egunek jarraipen zabala izan dute, eta berriro frogatu da presioa, mobilizazioak eta egindako urratsak funtsezkoak izan direla patronala mahaiara ekartzeko.
Azkenik, sindikatuak aurreratu du patronalak ez badu negoziatzen, mobilizazioek eta borroka sindikalak jarraipena izango dutela.