Borroka eta sensibilizazio eguna Itunpeko Irakakuntzan

2013/04/11
Egunean zehar EAEko Itunpeko Irakaskuntzako zentruetan zenbait ekintza ospatzen ari dira. ELAk mozketak etetea eta hitzarmena defendatzea exijitzen du.

 

Elkarrateratzeak, familiaentzako orri informatiboak, kartelak jartzea, eskola orduetan erreibindikazio pegatinak eramatea...jasandako murrizketak eta indarrean dagoen hitzarmena ez betetzea salatzeko helburuaz aktibitate anitz eta ezberdin garatuko dira. Eusko Jaurlaritzari murrizketa politikak etetzea eta behar beste inbertsio egokiak egin ditzatela exijitzen zaio

Kristau Eskola eta beste patronaleei eskatzen zaie orain arteko hitzarmenak bete ditzatela eta berrien negoziazioan ez dezatela murrizketen pisua langileen gain kargatu.