Brasilgo kolpearen kontra
Euren helburu bakarra Dilma Rouseffi, hau da, 2014an 54 milioi botorekin hautatu zuten presidenteari, boterea kentzea zen Brasilgo herriaren gehiengoaren borondatea aintzat hartzen ez duen gobernua ez da zilegizkoa.
Brasilgo demokraziaren kontrako kolpe honen xedea da boterera oligarkia eta betiko eskuindarrak itzularaztea, eta orain arteko gizarte-politikak bertan behera uztea; PT gobernuan izan den urteetan politika horiek eragin dute 45 milioitik gora pobreziatik ateratzea. Kolpea eman dutenek aldi honetan langileei aitortutako eskubideak indargabetu nahi dituzte, baita baliabide naturalen ustiapena pribatizatu ere, gutxi batzuren mesedetan. Horregatik gobernu berriak berehala iragarri du murrizketa eta doikuntzak ezarriko dituela.
ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Brasilgo langileei, mugimendu sindikalari eta herriari, gobernu ilegitimoaren aurka eta demokrazia berrezartze aldera mobilizatzen eta borrokatzen ari diren honetan.