NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

CAFeko batzarrak ontzat eman du enpresa hitzarmen berria

CAFeko batzarrak ontzat eman du enpresa hitzarmen berria
12 egunez mobilizazioak egin dituzte. Beasain, Irun eta Madrileko langileei eragingo die enpresa hitzarmenak.

Gipuzkoan erreferente den CAF enpresan 3 urteko inadarraldia (2026-2028) izango duen enpresa hitzarmena sinatu dute. Langileak 12 egunez mobilizazioetan murgilduta ibili dira. Komitea aurreakordiora iritsi zen enpresa zuzendaritzarekin pasa den maiatzaren 12an eta hurrengo egunean sindikatuek beraien militantziarekin egin zituzten afiliatu asanbladak.  

Atzo berriz asanblada orokorra burutu zen eta langileeen babesa jaso zuen proposamenak. Ondorengo edukiak dituen enpresa hitzarmena sinatuko da.

-Indarraldia 2026-2028
-Soldata: urtero KPItik gorako soldata igoerak  bermatzen dira urtez urte. 
-Lanaldia: tituludunen lanaldia gainerako langileenarekin parekatuko da, hau da 1592,5 orduetara. Eta laugarren erreleboko langileei 8 orduko lanaldi murrizketa aplikatuko zaie, honela 1584,5 orduko lanaldian jarriz.
-Enplegua: 190 kontratazio finko egingo dira zuzeneko eskulanean (150 Beasaingo lan zentruan eta 40 Irungo lan zentruan). Honez gain, 11 kontratazio finko egingo dira zehazkarko eskulanean.
-Dieta eta desplazamenduetan hobekuntzak
-Lizentzietan hobekuntzak
-Antzinatasunean aurrerapenak
-Errelebo kontratua: 2028 arte

ELAk positibotzat jotzen du lortutako akordioa. Izan ere, ELAren aldarrikapen ugari barnebiltzen ditu hitzarmenak, hala nola, lanaldia, enplegua, lizentziak, dieta eta desplazamenduetan.

ELAtik argi dute, langileek erakutsi duten borrokarako antzolakuntza eta indarra ezin bestekoak izan direla bide honetan.