Celsa Atlantic enpresako langileak greban kaleratzeen aurka

2012/05/10
Gasteizko Celsa Atlantic (lehengo Laminaciones Arregui) enpresako langile guztiak greban daude, Enpresa Batzordearen deiari jarraiki. Lanuzteak sakabanatuak izango dira hasieran (maiatzak 9, 10, 15, 16 eta 17), eta astelehenetik aurrera (maiatzak 21) greba mugagabea izango da.

Celsa Atlantic-eko zuzendaritzak, Laminaciones Arregui lantegi ohiak, 352 langileren kaleratzea eta Gasteizko eta Urbinako fabriken itxiera proposatzen dituen Enplegu-Erregulazio Espedientea aurkeztu du.

Atzo arte, 91 langile kaleratzea (guztira 352 langile izanik), soldatak %30 jaistea, eta lanaldiaren %40 malgua izatea planteatzen zuen zuzendaritzak.

Bi hilabete baino ez da igaro Rajoyren erreforma indarrean jarri zenetik, eta Laminaciones Arreguik ez du denbora alferrik galdu neurri-sorta hori guztia mahai gainean jartzeko. Zuzendaritzak 2012ko aurrekontua koadratu nahi du langileen pentzuan, zeren hortik aterako zuen aurrezkia ekitaldi honetan 8 milioi € ingurukoa izango zen. Gogoan eduki behar dira Arreguiko langileek orain arte egin izan dituzten ahaleginak, 2009. urtetik hona soldatak izozturik izan dituzte-eta.

ELAn gauza bat daukagu oso argi: Zuzendaritzak egoeraren errua langileei leporatu nahi die, nahiz eta haiek ez izan egoera hau sortu dutenak. Bankuek krediturik ematen ez dutenez, langileei eskatzen diete mailegua, 8 milioi €-koa, %0 interesean.

ELA sindikatuaren ustez honako hau enpresarien beste xantaia bat dugu; izan ere, bankuek ukatzen dieten guztia langileei ateratzen saiatzen dira itxieraren mehatxupean.   

Tamalez, lan-erreforma dela-eta, horrelako neurriak hartzeko prozedura izapide burokratiko hutsen segida da; beraz, gure lan-baldintzak babesteko tresna bakarra mobilizazioak dira.