Lehen Arretaren zentro guztietan kontzentrazioak egin dira erantzunak eskatzeko
Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu gehienek elkarretaratzeak deitu dituzte gaur Lehen Arretako zentro guztietan, behingoz eta 17 urte baino gehiago Lan Baldintzak Arautzeko Akordioa berritu gabe igaro ondoren, Zuzendaritzak langileen aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak egin ditzala eskatzeko. Lehen Arretako langileek beraien haserrea plazaratu dute gaur osasun zentroen aurrean egindako elkarretaratze ugarietan.
Sindikatu deitzaileek, berriro ohartarazi diote Osasun Sailari ez dutela simulaziorik elikatuko, eta proposamen zehatzik eta benetako aurrerapenik gabeko bilerak deitzea ez dela negoziatzea. Negoziatzea da proposamenak mahai gainean jartzea, hobekuntzak planteatzea, aldarrikapenak entzutea eta akordioak lortzeko prest egotea.
Bada, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute, Osakidetzak Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren dokumentu bat aurkeztu duela, eta dokumentu horrek ez duela jasotzen sakoneko hobekuntzarik, batez ere kontutan hartuta zein den langileen errealitatea eta zenbat denbora daramagun akordioa berritu gabe; gogora dezagun 2009tik iraungitako akordio bat dugula. Orain arte, Osakidetzako zuzendaritzak ez du mahai gainean jarri gai tronkalei buruzko proposamenik, hala nola ordainsariak, lanaldi-murrizketa edo lan-kargak.
Osakidetzako zuzendaritzak abendura arteko negoziazio-egutegia zehaztu du, hurrengo Mahai sektoriala abenduaren 19rako aurreikusita dagoelarik. Gehiengo sindikalak ohartarazi du egutegi horrek aurrera egitea ahalbidetuko duela soilik Osakidetzak proposamen zehatzak eta sakonekoak egiten baditu eta planteatutako aldarrikapenei erantzuten badie. Irailaren 30ean, egindako bileran, proposamen zehatzik egon ez zen heinean, ez ez inolako aurrerapausurik egon.
Aurretik lortutako akordioek garbi erakusten dute Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak hobetzea borondate politikoko kontua dela. Besteak beste, honako gai hauek jorratu behar dira: ordainsariak hobetzea, lanaldia murriztea eta hobetzea, benetako aurrerapenak lizentzietan eta baimenetan, enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea, plantillak indartzea, belaunaldi-erreleboari aurre egiteko neurriak, arreta-gainkarga murriztea, hobekuntzak lan-osasunean eta kontziliazioan, berdintasun neurri eraginkorrak eta euskaraz bizitzeko eta lan egiteko bermeak. Era berean, Lehen
Arreta sendoa eskatzen dute eta pribatizazioari ateak ixtea.
Era berean, Lehen Mailako Arreta sendoa eskatzen dugu, pribatizazioen galga, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna, hizkuntza-eskubideen bermea eta Osakidetzako profesional guztientzako baldintza duinak
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek dei egin diete langileei urriak 30eko lehenengo greba egunarekin eta mobilizazio dinamikarekin bat egiteko, aldarrikapenak ez badira negoziatzen eta adosten eskatutako terminoetan. Osakidetzako zuzendaritza presionatzeko unea da, kolektibo guztientzat benetako hobekuntzak abian jar daitezen; izan ere, kolektibo guztiak ezinbestekoak dira Osakidetzak egunero funtziona dezan.
Halaber, Osasun Sailari ohartarazi diote, 17 urte baino gehiago zain egon ondoren, ez dutela onartuko proposamen partzialik edo garrantzi gutxiko hobekuntzarik. Horrela, mobilizazioek benetako hobekuntzak lortzeko beharrezko iraupena eta intentsitatea izango dute. Konponbidea Osakidetzaren esku dago, eta proposamen zehatzekin, benetako negoziazioarekin eta kolektibo guztientzako hobekuntzekin erantzun behar du.