Confebaskek hankaz gora jarri du zegoen negoziazio kolektibo sektorial apurra

2014/04/29
Confebaskek hankaz gora jarri du zegoen negoziazio kolektibo sektorial apurra
Cecobi patronalak Bizkaiko Ehungintza Merkataritzako Hitzarmena inpugnatzea erabaki zuen. Epaiak baliogabetu egin zuen hitzarmena joan zen astean. ELAren aburuz ezin dute onartu beraien ordezkaritzaren monopolioa beste edozein patronalek ezbaian jartzea. Ondorioz, hankaz gora jarri du sektoreko negoziazio osoa.

Patronalaren erabakiaren ondorioak azaltzeko prentsaren aurrean agertu dira gaur goizean, Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna, Marikruz Elokoro eta Marije Fernandez zerbitzu federazioko arduradunak eta Aimar Kortabarria, bulego juridikoko kidea.

ELAk gogoratu du Inpugnatzen duen patronalak berak – Confebask – ez duela hitzarmen sektorialak sinatzeko ordezkaritzarik inongo lekutan. Baina ELAk ez duela onartuko patronalak negoziazio kolektiboaren edukiak blokeatzea, borroka latzen ondoren lortutakoak azpumarratu dute. "Ezin dugu onartu blokeoak Auzitegietan haustea. Ezin dugu onartu hori izatea negoziazio kolektiboaren irudia edo argazkia. Obsesionatuta daude ordezkaritza monopolioa mantentzearekin. Guk guk ezin dugu onartu modu baketsuan, ez dugu onartuko, soziala den guztia suntsitzeko lobby gisa lanean ari den patronala finantzatzea. Uneko gobernuaren eta patronalaren loturarekin soziala den guztia higatzea ezin dugu eta ez dugu onartuko".

ELAren esanetan patronala diruak itsutzen dituelako, hitzarmenak sinatzeari esker lortzen dutelako finantziazioa. "Diruak itsutu egiten ditu, diruaren monopolioarekiko obsesioa dute. Ezin dute onartu beraien ordezkaritzaren monopolioa beste edozein patronalek ezbaian jartzea".