Donostiako Maria Inmaculada ikastetxearen itxiera salatzeko langileek protestak egingo dituzte

2021/05/11
Donostiako Gros auzoan 101 urte egin ondoren, Maria Inmaculada Erlijiosoen Kongregazioak ikastetxea alde bakarrez ixtea erabaki du. 150 ikasle ikastetxerik gabe geratuko dira, eta 14 langile kalean. Langileak, batzuk 40 urteko aintzinatasunakin, “engainatuta eta baztertuak” sentitzen dira. Hori dela eta, Maria Inmaculada ikastetxeko langileek elkarretaratzeak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizeko 11:00etan, Kongregazio eta erakunde publikoen jarrera salatzeko, Groseko auzotarren babesa eskuratzeko eta zentroaren jarduera jarraitu dezan eskatzeko.

Ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren helburua izan da ikasle bakoitzak norbere gaitasun eta interesen arabera ahalik eta gehien garatzea, garapen pertsonal eta profesionalean bideratuz, eta auzoan lekua izateari utziko dio proiektu horrek. Horren ordez, Kongregazioak eta Donostiako Udalak, Hezkuntza Sailaren oniritziarekin, hotel berri bat eraiki nahi dute. Badirudi erakunde horientzat gehiago gailentzen direla alderdi ekonomikoak ikasleen eta auzoaren errealitatea eta beharrak baino.