Scientia Karmelo ikastetxea
Donostiako Udalaren erantzukizuna aldarrikatu dute hirugarren greba egunean
Aste honetarako hirugarren eta azken greba eguna egin dute gaur, maiatzaren 9an, Donostiako Scientia Karmelo ikastetxeko langileek, eta gaur ere jarraipena ia erabatekoa izan da. ELAk berriro adierazi du gehiegizkoak direla ezarritako gutxiengo zerbitzuak.
Lehen greba egunean, Eusko Jaurlaritzaren eta Hezkuntza Sailaren ardura azpimarratu zuten langileek. Hirugarren greba egunean, Donostiako Udalarena aldarrikatu dute.
Scientia School enpresak Karmelo itunpeko ikastetxea, eraikina barne, erosi zuen orain bost urte, eta orain, bertako 42 langileei jakinarazi die ikastetxea itxiko duela. Jarduera horren atzean interes inmobiliarioak egon daitezkela uste dute langileek. Horren aurrean, Udalaren erantzukizuna eta esku-hartzea eskatu dute. Horregatik, Hezkuntza Sailari eta Patronalari egin bezala, Donostiako Udalari ere bilera eskaera egin diete.
Gaurko manifestazioarekin langileek amaiera eman diote aste hontarako deiutako mobilizazioei. Hurrengo astean, beste hiru greba egun egingo dituzte asteartean hasita. Bada, lehen egunean, maiatzaren 14an, protesta Lakuara eramango dute. 10:30ean elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Hezkuntza Sailaren erantzunizuna azpimarratzeko.