EAEko Udaletxe eta Aldundietan 3.400 lanpostu suntsitu dira

2016/04/06
EAEko Udaletxe eta Aldundietan 3.400 lanpostu suntsitu dira
Udal eta Foru Administrazioan azken lau urteotan 3.400 lanpostu suntsitu direla salatu du ELAk. Bestalde, gaur egun esparru horretako bitartekotasun-tasa %34 baino handiagoa da. Bestela esanda, hiru langiletik batek bitarteko kontratua du, eta datu hori handiagoa da sektore pribatuan dagoena baino. Zenbait arlotan bitartekotasuna are handiagoa da, eta %50 ere gainditzeraino heldu da.

ELAk egindako txostenean jasotzen denez udal eta aldundietako langileenlan-baldintzak, pribilegioa baino, lan-merkatuaren prekarizazio orokorraren aitzindari dira. Era honetan, azpikontratazio eta pribatizazioen politikak benetako administrazio paralelo bat izatera iritsi da. Zenbait administraziotan gehiago dira azpikontraten bitartez lan egiten dutenak, zuzenean lan egiten dutenak baino.

Irakurri txostena