EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako lanuzte berrien deialdia egin da Delegaritzan
ELA, LAB eta STEILAS sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haurreskoletan eragin duen egoerari buelta ematea. Hiru sindikatuotako ordezkariek datozen martxoaren 14 eta 15erako deialdia aurkeztu dute otsailaren 14an Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Delegaritzan.