EHUko sindikatuek negoziazio mahaiak utzi eta elkarretaratzea egin dute zuzendaritzaren jarrera inposatzailea salatzeko

2022/10/17
ELA, STEILAS, CCOO, UGT, CGT/LKN eta USO sindikatuetako ordezkariek EHUko negoziazio-mahaiak utzi dituzte eta Leioako campusean elkarrateratzea egin dute zuzendaritzaren jarrera inposatzailea salatzeko. UPV/EHUko zuzendaritzak baliorik gabe utziko ditu erretiro-akordioak, benetako edukirik gabeko hiru negoziazio-mahairen ostean, eta alde bakarretik plantillaren eskubideak murrizten dituen proposamen bat eramango du Gobernu Kontseilura, urriaren 20an, berresteko.

Irailaren 12an sortu zuen errektoretza taldeak Erretiro Akordioei buruzko Batzorde Teknikoa, baina hilabete honetan eman diren hiru bilera desberdinetan ez da balizko negoziazio-prozesurik egon. Aitzik, errektoretza-taldeak bilera hauetara eraman dituen hiru proposamenetan argi geratu da erretiroen inguran aurrera eraman nahi dituen politika murriztatzaileak; erretiro primak ezabatuz eta lanorduen murrizketak zailduz, besteak beste.


Erabaki hori oso larria da; langileok ekintza sindikalari esker eskuratutako eskubideak murrizten ditu eta negoziazioari eta sinatutako akordioei mespretxua erakusten du. Are gehiago, akordio hau beste sinatutako akordio batek ordezka dezakeela argi adierazten den arren, Errektore Taldeak bere nahia dekretu bidez inposatuko du.


Horregatik, gaurkoan, unibertsitateko gehiengo sindikalak mahai-negoziatzaile guztietatik erretiratzeko erabakia luzatu dio zuzendaritzari eta Leioako kanpusean elkarretaratu da.

ELArentzat onartezina da negoziazio kolektiboan ematen ari den urraketa hau, eta mobilizazio-dinamika indartsu baten beharra adierazi du, langileen eskubideen eta negoziazio kolektiboaren eraso honen erantzun gisa.