ELA da unibertsitatez kanpoko Irakaskuntza Publikoan gehien hazi den sindikatua

2015/03/11
Guztira 300 ordezkari hautatu dira, 208 unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan eta 92 UPV/EHUn. Duela lau urte baino 26 ordezkari gehiago. Horietatik ELAk 68 ordezkari lortu ditu, %22,7ko ordezkaritza, hau da, 2011an baino 7 ordezkari gehiago eta bere ordezkaritza 0,4 puntutan hobetu du. ELA izan da hauteskunde hauetan irakaskuntzako sindikatu nagusietatik, STEILASekin batera, ordezkaritzan gehien hazi den sindikatua. Honela, irakaskuntza publikoko bigarren sindikatu moduan bere postua sendotzen du LABekiko aldea 1,3 puntutan murriztuz.

Gaur burutu dira EAEko Irakaskuntza Publikoko hauteskunde sindikalak. Hauteskunde hauetan Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko nahiz UPV/EHUko kolektibo ezberdinetako langileek bere ordezkariak hautatu dituzte (Gipuzkoako Lan-legepeko irakasle eta Heziketa Bereziko langileen bozketa eguna martxoaren 25era atzera da).

Guztira 300 ordezkari hautatu dira, 208 unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan eta 92 UPV/EHUn. Duela lau urte baino 26 ordezkari gehiago. Horietatik ELAk 68 ordezkari lortu ditu, %22,7ko ordezkaritza, hau da, 2011an baino 7 ordezkari gehiago eta bere ordezkaritza 0,4 puntutan hobetu du. ELA izan da hauteskunde hauetan irakaskuntzako sindikatu nagusietatik, STEILASekin batera, ordezkaritzan gehien hazi den sindikatua. Honela, irakaskuntza publikoko bigarren sindikatu moduan bere postua sendotzen du LABekiko aldea 1,3 puntutan murriztuz.

HHSS_Irakaskuntza_Publikoa_Orokorra_Eus

Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntza Publikoan 208 ordezkari hautatu dira, 2011an baino 20 gehiago. ELAk 57 ordezkari izan ditu, ordezkaritzaren %27,4, hau da, orain lau urte baino 9 ordezkari eta 1,9 puntu gehiago. ELA da ordezkaritzan gehien igo den sindikatua eta lehen sindikatua izatetik lau ordezkari eta 1,9 puntura kokatzen da.

HHSS_Irakaskuntza_Publikoa_Ez_Uni_Eus

Unibertsitatean berriz, UPV/EHUren sektore eta lurralde ezberdinetan eginiko bozketetan 92 ordezkari hautatu dira, orain lau urte baino 6 gehiago. ELAk 11 ordezkari lortu ditu, bi ordezkari galduz.

Emaitzak hauek ELAk azken urte hauetan irakaskuntza publikoan eginiko lana, aldarrikapenak eta borroka indartzen dute eta agerian uzten dute espainiar estatutik nahiz jaurlaritzatik inposatzen ari dizkiguten murrizketa eta erreformen aurrean langileriaren aurkakotasuna eta gobernuen erabakien zilegitasunik eza.

ELAk egoera larri honen erdian hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten langile guztiak zoriontzen ditu eta ELAri babesa eman dietenak eskertu.

Jasotako babesak orain arte eginiko bidean sakontzeko gure konpromisoa berrestera garamatza. Zerbitzu publikoen eta euskal eskola publikoaren defentsan, hezkuntzan inbertsioa handitu, lanpostuak gehitu eta egonkortu, behin-behinekotasuna murriztu, lan-kargak arindu, murrizketei buelta eman, kalitateko hezkuntza garatzeko lan-baldintza bermatu eta ezinbestekoak diren baliabideak eta prestakuntza lortzeko lan egiten jarraitzeko konpromiso irmoa dugu.

Erronka handiak ditugu aurrean: hezkuntza sistema sakon kaltetzen ari diren murrizketa etengabeak alde batetik eta gure hezkuntza sistema goitik behera kontrolatu eta txikitzea helburu duen hezkuntza erreformak bestetik. Gaur jasotako babesarekin eta ikastetxe guztietako langileen, familien, ikasleen eta herritarren lana, antolakuntza eta borrokarekin ziur gaude aurre egingo diegula.