ELA Jaurlaritzaren eta Aldundien aurrekontuetan izango den 823 milioiko murrizketaren aurka

2012/10/25
ELA Jaurlaritzaren eta Aldundien aurrekontuetan izango den 823 milioiko murrizketaren aurka
ELA Finantzen Euskal Kontseiluak joan den asteartean hartutako erabakiaren aurka agertu da, izan ere, Jaurlaritzaren eta Aldundien datorren urterako aurrekontuetan murrizketa handiak eragingo baititu. Hain zuzen, 2013ko gastua 2012 urtekoa baino 823 milioi txikiagoa izan beharko da.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak kargu hartu die bileran izan ziren indar politikoei -EAJ, Bildu, PSE eta PP-, hauteskunde autonomikoak igaro eta berehala euretako batek ere ez baitu 2013ko diru-sarreren aurreikuspena zalantzan jarri; horrela, esan du sindikatuko arduradunak, egungo zerga-politika atzerakoia aldatzeko aukera baztertzen da.

Politika sozialeko arduraduna den Mikel Novalek, berriz, erakundeetako agintariei berriro exijitu die ez dezatela ontzat eman Madrilen erabakitzen diren aurrekontu-mugarik, ezta murrizketarik ere.

Azkenik, ELAko bi arduradunek nabarmendu dute borondate politikorik ez dagoela bestelako zerga-politika bat egiteko eta elite ekonomikoei aurre egiteko; hauen mesedetan izaten dira iruzurrarekiko utzikeria eta errenta altuei zein kapitalei ezartzen zaizkien zerga-jaitsierak.

Ondoren, Finantzen Euskal Kontseiluak urriaren 23an erabakitako akordioen balorazio osoa jaso dugu.

Dokumentua irakurri