ELA mobilizatuko da Hezkuntzaren Legearen edukiak hobetzeko eta langileak kontuan hartzeko

2022/03/28
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean EAEko Hezkuntzaren Legea egiteko oinarri izango den dokumentua onartu ondoren, ELAk kritikatu du dokumentuak aurrera egiten duela, beste behin ere, langileen ekarpenak eta parte-hartzea kontuan hartu gabe. Gauzak horrela, ELAk aurreratu du sindikatu-lanarekin jarraituko duela datozen hilabeteetan, lege honen edukiak baldintzatu eta hobetzeko eta langileak kontuan hartzeko, hori baita sistemaren funtsezko oinarria. Helburu horrekin, ELAk mobilizazio- eta greba-dinamikak bultzatzen eta sustatzen jarraituko du.

Hori horrela izanik, ELAk lan sindikalarekin jarraituko du datozen hilabeteotan Hekuntza legearen edukiak baldintzatu eta hobetzeko, eta sistemaren oinarri eta ueksarri diren langileak kontuan hartu daitezen.

ELAk uste du hezkuntza sistemak eraldaketa sakona behar duela. Hezkuntzako langileokin eraikitako lan baldintza egokiak izango dituen hezkuntza sistema propioa, euskalduna, publikoa eta anitzerako transizioa marraztu, eta urratsak egin behar dira.

Behin dokumentua ikusita, ELAk berretsi egiten du oinarrien inguruko bere balorazio kritikoa. Izan ere, erretorikaz haratago, ondorioztatu daiteke funtseskoak diren elementuetan egungo hezkuntza sistema betikotzeko asmoa dagoela, besteak beste:

  • Langileen parte hartzerik gabe osatutako oinarriak dira.

  • Ez da zehazten Hezkuntza sistemari eman nahi zaion norabidea.

  • Ez zaie lan baldintzei erreparatzen.

  • Ez dago asmorik euskal kurrikuluma eta marko arautzaile propioa eraikitzeko.

  • Ez dago hezkuntzarako inbertsioa nabarmen handitzeko asmorik, aipamen orokor eta zehaztugabea baino.

  • Segregazioarekin amaitzeko neurri eta helburuak zehaztugabeak eta osatu gabeak dira.

  • Ez dago sare publiko bateratu batera iristeko bide orririk.

  • Ez du jasotzen ikasleen euskarazko jakintza bermatzeko beharrezko neurririk.

  • Ez da jasotzen hezkuntzaren desmerkantilizaiorako inolako urratsik.