ELAk 200 alegaziotik gora aurkeztu ditu Enplegu Publikoko Egitasmoa errotik aldatzeko
Eusko Jaularitzak irailak 11ean mahai orokorrean aurkeztutako lege egitasmoa sakon aztertu ondoren,ELA k lehen irakurketan esandakoa bere egiten du.
Lege egitasmo hau aurkezten da zerbitzu publikoetan inoiz ez bezelako murrizketak burutzen ari den unean jendartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak arriskuan jartzen direnean,milaka lanpostu en galera eta lan baldintza okertze larria ematen ari den unean.
Lege egitasmo hau, gobernu honen jokaera jarraituz, modu unilateralean eta inolako negoziaketarik gabe aurkezten da; bere egiten du lege estatala, EBEParen garapen soila da, uko egiten dio euskal esparru propioari eta baiezta dezakegu,lege egitasmo hau aurreko legealdian PSEk aurkeztu zuen lege egitasmoaren, eta bere garaian, EAJ-k onartzen ez zuenaren kopia bat dela.
Herritarren zerbitzura egongo den zerbitzu publiko independente bat bultzatu beharrean, arbitrariotasun politiko eta momentuko gobernuari men egiten dion baten alde egiten du.
Administrazioan lan erreforma ezartzeko instrumentuak egokitzen dira:, Nahitaezko eszedentziak, soldata eta ihardunaldi murrizketak, mugikortasun geografikoak eta funtzionalak ezartzen dira eta pribatibatizazioari ez zaio mugarik jartzen.
Negoziazio kolektiborako eskubidea ukatzen da: Soldata, ihardunaldia eta lizentziak estatu espiniarren menpe. Administrazioak lan baldintzak alde bakarretik erabakitzeko ahalmena dauka eta akordio posibleak ez betetzea aurrikusten da. aldi baterako langileek, behin betiko langileak baino soldata urriagoak izatea ahalbideratzen du ere.
Orain arte zeuden partehartzeko aukera urriak ezabatzen ditu, bai sindikatuei, bai langileagoari eta baita gizarteari ere .Zerbitzu publikoak eta bertan diharduten langileak euskalduntzeko apusturik ez dago.
Hortaz ELAk nahi duen legearen guztiz bestelako norantzan dijua, ELAk nahi duen legea bertakoa, euskalduna, independentea, gizarte-kontrolaren pekoa, eta herritarren beharrizan sozialak zuzenean betetzeko prest dagoena litzateke.
Herritarrentzat funtsezkoak diren kalitatzeko zerbitzuak emateko helburuarekin lan baldintza duinak, mugikortasun eza eta independentzia printzipioak barneratuko dituena. Negoziazio kolektiborako benetako eskubidea duen legea, aldebakarreko erabakirik gabe, injerentziarik onartzen ez duena eta joko arau demokratikoak onartzen dituenak, berdintasunetik berdintasunera egiten den negoziazio kolektiboa.
EAEko esparru publiko guztiak barne hatzen dituen legea, gaur egun estatuko esparruan daudenak ere barne. Lege bat non funtzio publikoa herri langileekin egingo dela ziurtatu ko dena.Zerbitzu gehiago pribatizatzea eragotzi beharko duena; alderantziz, azpikontratatu diren zerbitzuak arlo publikora itzularazi beharko ziren, gaur egungo langile azpikontratatuei lanpostua bermatuz.Lanpostu hutsak, ordezpenak eta plantillen egonkortasuna aintzat hartzen duen lege bat.
Administraziorako sarbidea gaitasunean, berdintasunean eta garbitasunean oinarritua. Euskeraren aldeko apustua garbia egiten duena.
Guzti honegatik , ELA sindikatuak 200 alegaziotik gora aurkeztu ditu eta Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin bilerak egingo ditu, aurkeztutako lege aurreproiektuaren nondik norakoak errotik aldatzeko. Gure funtzio publikoko sistema baten alde egingo duen eta herritarren beharrizanei benetan erantzungo dion lege bat egiteko helburuarekin. Transparentziarekin eta inposaketarik gabe.