pribatizazioak hezkuntzan

ELAk Beasaingo Murumendi ikastetxeko sukaldearen pribatizazioa salatu du

2023/02/21
Pribatizazio hau ez da salbuespena. Joan den ikasturtean, Hezkuntza Sailak, dagozkion ordezkapenak egin beharrean, Araiako eta Legutioko ikastetxeetako sukaldeak azpikontratatu zituen.

Hezkuntza publikoko sukaldeetako eta garbiketa zerbitzuko ordezkapenekin dagoen arazoa ez da berria. ELAk behin eta berriz salatu du egoera hau, eta 10 greba egun egin dira ordezkapenak lehen egunetik bermatuko dituen lan eskaintza publikoa eskatzeko azken urtean.

Orain, Beasaingo Murumendi ikastetxeko sukaldea pribatizatu da, enpresa pribatu bat azpikontratatu baita zerbitzua kudeatzeko.

ELAk Hezkuntza Sailaren pribatizazio borondatea salatzen du. Horren aurrean, sindikatuak mobilizazioaren aldeko apustua egiten du, eta adierazten du LEPean egindako borrokak, mobilizazioek eta grebek asko zaildu dutela Hezkuntza Sailak pribatizazio gehiago egin ahal izatea.