HEZKUNTZA PUBLIKOKO AKORDIOA

ELAk egiaztatu du irakasle asko ez daudela pozik sinatutako hitzarmenarekin

2025/05/13
Hezkuntza publikoko irakasleekin bildu eta gero, ELAk egiaztatu du langile asko ez daudela pozik hitzarmenarekin.

ELAk dio Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu sinatzaileek aditzera eman dutenaren aurka, langile asko ez daudela pozik hitzartutako edukiekin. Are gehiago, langile askok aitortu dute ziurgabetasuna sentitzen dutela sinatutako hitzarmenaren gabezien aurrean. Hala adierazi diote sindikatuari gaur, maiatzak 13, egindako bileran. Hori dela eta, datozen hilabeteetan, ELAk batzarrak egingo ditu ikastetxeetan, irakasleekin edukiak eta gabeziak partekatzeko. Aldi berean, sindikatuak formulak bilatuko ditu prozesu horretan erantzunik gabe geratu diren edukiak lortzeko eta eskola publikoak dituen gainerako arazoei erantzuteko.

Bileran, ELAk aho batez berretsi du hitzarmena ez sinatzeko erabakia, akordioak grebalarien eskaera nagusiak jasotzen ez dituela iritzita.