ELAk elkarretaratzea egin du EAEko Haurreskoletako eta eskola publikoetako ordezkapen falta eta lan karga salatzeko

Jarduteko molde horren ondorioz, eskoletako langileek bizi duten egoera larria da eta erabat akituta daude. Horrela:
-
Sukalde eta garbiketan, Heziketa Berezian eta Haurreskoletan ez dira ordezkapenak betetzen; arazoa ez da berria baina areagotzen doa. Esparru horietakoo behin-behinekotasun handiak arazoa larriagotzen du, gainera. Gabon aurreko astean irakasle, hezitzaile zein sukalde eta garbiketako langileen esparruetan ordezkapenik ez egiteko berariazko agindua ere eman zuen Jaurlaritzak.
-
Gabon osteko itzuleran ere inolako aurreikuspenik gabe aritu da Hezkuntza Saila. Protokoloen inguruko nahasmena eta gardentasunik eza, zein justifikaziorik gabeko erabaki murriztaileak -IRALE ikastaroen etetea edota ordezkagunetik kanpoko ordezkapenak betetzeko zerrenda paralelo irregular baten sorrera, kasu- etengabekoak dira ondorioz.
-
Lurralde ordezkaritzetan eta Haurreskoletako kudeaketa zerbitzuan dagoen langile eta baliabide gabeziak bere horretan darrai. Horrek ordezkapenen kudeaketan zein bestelako gaien kudeaketan atzerapenak eta anabasa dakartza. Ikasturte hasierako esleipenetan sortutako akatsak edota plataforma digitalen funtzionamenduaren etenak sortutako kaos egoera horren adibide argia dira.
-
Beste behin ere langileon gain utzi du eskolak aurrera ateratzeko ardura, baina langileokin, beraien ordezkarien bitartez, interlokuziorik izan gabe eta beharrezko bitartekorik jarri gabe.
Pandemiak hezkuntza sistemak oro har eta publikoak bereziki dituen gabeziak agerian utzi eta areagotu ditu. Gure eskolak ezin dira aurrera atera langileen esfortzuari esker. Baliabideak eta inbertsioak handitzea ezinbestekoa da.