ELAk epaitegietara joko du Bizkaiko autoeskoletako patronalak ez dielako langileei opor hilabeteko plusa ordaintzen

2021/11/03
Bizkaiko autoeskoletako langileek hamazazpigarren greba eguna dute gaurkoa, eta kontzentrazioa egin dute Bilboko LHKren egoitzaren aurrean. Izan ere, patronalak langileei oinarrizko eskubideak urratzen ari zaizkie, hitzarmenaren negoziazioa oztopatzeaz gain, eta ELAk deituta bilera egin dute bertan. Hain zuzen ere, urtean zehar jasotzen duten plusen batez bestekoa opor hilabetean ez ordaintzea erabaki du patronalak, nahiz eta eskubide hori hainbatean aitortu duten epaitegiek. Hala adierazi dio sindikatuari patronalak berak ELAk deitutako LHK-ko batzarrean. Hori horrela izanik, sindikatuak epaitegietara jotzea beste biderik ez du.

Horrekin batera, gaur egindako kontzentrazioan, langileek negoziazioaren aldeko deia egin dute: patronalari hitzarmenaren negoziaketan aurrerapausoak eta proposamenak egin ditzala eskatu diote, eta eskubideak aitortu. Hamazazpigarren greba eguna izan arren, patronalak gatazka bideratzeko inolako proposamenik eta urratsik egin gabe jarraitzen baitu.