ELAk eta EH Bilduk Eusko Jaurklaritzaren 2018rako aurrekontuen inguruko bilera egin dute

2017/11/15
ELAk eta EH Bilduk Eusko Jaurklaritzaren 2018rako aurrekontuen inguruko bilera egin dute
Adolfo Muñoz idazkari nagusia eta Arnaldo Otegi koordinatzailea buru zirela, ELAk eta EH Bilduk gaur goizean bilera egin dute Gasteizen. Bileran landutako gaiak, Eusko Jaurlaritzaren 2018rako aurrekontu-proiektua eta zerga-politikan egiteko asmoa dagoen erreforma proposamena, zeina EAEko hiru lurraldeetako Batzar Nagusietan eztabaidatuko den.

ELAk eta EH Bilduk esan dute aurrekontu-proiektuak ez dituela egungo beharrizan sozialak asetzen, eta zerga-erreforma proposamenari ere ez deritzote ondo: arau aldaketa patronalaren eta kapitalaren mesedetan egin nahi dute.

ELAk adierazi du diru-bilketa handiagoa izanagatik ere “gastu-araua” delakoa aplikatzean Urkulluren gobernuak ezin izango duela gastua %2,4tik gora gehitu, eta superabita bankuei ordaintzeko eta zor publikoa amortizatzeko erabiliko dela. Ogasunek diru gehiago bilduta ere, aurrekontuetan ez da diru gehiago jarriko orain arte izandako murrizketak bere onera ekartzeko eta zerbitzu publikoak edota gizarte-prestazioen zenbatekoa hobetzeko.

ELAk iritzi kritikoa eman du, izan ere, aurrekontu-politika ez baita aurreko urteekiko aldatu; gainera, Eusko Jaurlaritzak aberastasunaren zati gero eta txikiagoa bideratzen du zerbitzu publikoetara.