ELAk etorkizuna izan dezakeen industri-plan bat exijituko du Amurriko Tubos Reunidos enpresan
Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak atzo enpresa-batzordeari Amurrioko lantegirako aldi baterako enplegu-erregulazio dosier bat aurkeztu zion. Proposamenaren baitan hamabi hilabetez lanaldiaren %48 etengo litzateke. Honek 780 langileri eragingo lieke, eta apirilaren 17an hasiko litzateke.
Enpresak dokumentazioa helarazi die langileei ordezkariei, eta ELAk datozen egunetan aztertuko du. Halere, kontutan izan behar da dokumentazio hori abenduan eskatu zitzaiola eta orain arte ez duela gure esku utzi nahi izan.
Agiriak aztertuta egun ditugun zalantzak argitu eta laster posizio argiagoa finkatzeko aukera izango dugu. Baina kontsulta-aldia berehala hastear denez, ELAk uste du lantegiko jarduera datozen hamabi hiletan erdira jaistea erabaki neurrigabea dela, benetako egoerarekin zerikusirik ez duena: sailen arabera errealitatea oso desberdina da, eta ERTE hau ezartzeak ustez saihestu nahi diren ondorioak baino askoz okerragoak ekar ditzake.
Enpresak langileei leporatu nahi die emaitza negatiboen ardura guztiak; haatiik, azken bederatzi urteetan (2007-2015), Tubos Reunidosek 215 milioiko etekin kontsolidatuak izan ditu eta akziodunei 238 milioi euro ordaindu dizkie.
ELAk etorkizuna izan dezakeen industri-plan bat exijituko du, lanpostuak mantendu eta langileen baldintzen kalterako izango ez dena. Ez gaude estrategia jakin batzutan parte hartzeko prest: ez dugu promesa faltsu, limosna eta inguruko ehun industrialaren suntsipenik onartuko.