ELAk Europako Justizia Auzitegiaren epaia aztertzeko bilera eskatu dio EUDELi

2016/10/11
Europako Justizia Auzitegiak eman berri dituen epaietan jaso denez, estatutupeko eta behin-behineko pertsonalari eman beharreko babesa lan-legepeko pertsonalari ematen zaionaren parekoa izan behar da. ELAk idazki bat bidali dio gaur EUDELeko (Euskal udalen elkartea) lehendakariari euskal udaletxeetan negoziazio mahaien bilera deia berehala egin dezatela eskatuz.

ELAren eskaria da bilera horietan negoziazioak hastea, arauteria Europako aginduetara egokitzeko. Aipaturiko idazkian, halaber, eskatzen zaio EUDELeko exekutibari, udaletxe bakoitzean, behin-behineko pertsonalaren xehetasunak, sektoreka eta kontratazio-arrazoien arabera sailkatuak, ordezkaritza daukaten sindikatuei lehenbailehen igortzeko, pertsonal horren egoera larriari konponbideak bilatze aldera.

ELAk behin eta berriz salatu du bai EUDELek eta bai udal instituzioek udal administrazioko langileen lan baldintzak arautzen dituen UDALHITZ akordioa ez dutela betetzen. Izan ere, akordio horretan ezartzen da behin behinekotasun estrukturala ezin izango dela %6koa baino gehiagokoa izan eta hau ez da instituzio batean ere betetzen, non bataz beste, behin behinekotasuna %35etik gorakoa den. Datu batzuk adierazle bezela:

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Instituzioa

Behin-behinekotasuna

Instituzioa

Behin- behinekotasuna

Instituzioa

Behin-behinekotasuna

GASTEIZ

%44,3

BILBO

%16,7

DONOSTIA

%32,6

 

 

DURANGO

%44,6

HONDARRIBIA

%46

 

 

BERMEO

%53,1

ERRENTERIA

%36,1

 

 

SANTURTZI

%35

EIBAR

%30,63

 

 

GETXO

%31,65

AZPEITIA

%47,6

 

 

ERMUA

%42,9

LASARTE

%55,7

 

Azkenik ELAk adierazi nahi du, kontratazio-arloko irregulartasun larriekin bukatzeko borondaterik udal gobernuaren aldetik ikusi ezean, orduan baliabide guztiak, auzibideak eta mobilizazio-bideak, erabiliko dituela irregulartasun horiekin amaitzeko.