ELAk ez du Artiacheko akordioa sinatuko edukiz eskasa delako
2022/04/25

ELAk ez du sinatuko Orozkoko Artiach enpresako hitzarmen propioa berritzeko akordioa. Izan ere, UGT, CCOO eta ESKren artean adostutako akordioaren edukiak urrun daude ELA, LAB eta ESKren artean hitzartutako gutxienekoetatik.
2021ean hasi zen greba Artiachen, eta pasa den ostiraleko asanbladak bertan behera geratzea erabaki zuen langileen asanbladak, oso emaitza txikiekin: aldeko botoak 14, kontrakoak 13, eta zurian 19.
ELAK aurkarko botoa eskatu zuen, edukiak eskasak direlako. Esaterako, ez da lortu KPIaren erreferentziarik mantentzea, eta ez da beste helbururik lortu, hala nola, lanaldia murriztea.
Hala ere, sindikatu honek balio handia eman nahi dio azarotik greban izan diren langileen borrokari. Egunero lanuzteak egin dituzte, enpresako zuzendaritzaren eta laguntzaileen presioari eta erasoei eusten.