ELAk gaitzesten ditu Iruñeako Isrinhausen-en akordioaren edukiak

2016/12/01
ELAk gogoratu du azken urteotan espediente eta soldata-aldaketa bat baino gehiago egin direla, eta horien ondorioz plantilla murriztu dela, eta langileen baldintzak, soldatenak eta lan-arlokoak, okertu. Egoera horretaz baliatu da enpresa, hain zuzen, langileei berriro xantaia egiteko, eta itun-proposamen oso kaltegarri hori onartarazteko.

ELAk gaizki deritze bai Isrinhausen-en akordioaren edukiei, bai akordioa berresteko bozketaren inguruko egoerari. Bozketa horretan ia aho batez onartu da enpresa-ituna, baina hori dela-eta hurrengo puntuak azpimarratu nahi ditugu:

- Azken urteotan espediente eta soldata-aldaketa bat baino gehiago egin dira, eta horien ondorioz plantilla murriztu da, eta langileen baldintzak, soldatenak eta lan-arlokoak, okertu. Egoera horretaz baliatu da enpresa, hain zuzen, langileei berriro xantaia egiteko, eta itun-proposamen oso kaltegarri hori onartarazteko.

- Akordioaren helburu nagusia plantillara etorkizunean sartuko direnen lan-baldintzak prekarizatzea da. Kontratudun berriek, lehengo langileen lan berdina egiteagatik, anitzez lan-baldintza txarragoak izanen dituzte.

- Bereziki deitoragarria da, ELAren ustez, Zuzendaritzak enpresa ixtearekin mehatxatzea oraingo langileak, plantillaren hurrengo langileen prekarizazioa onartzera behartuz.

- ELAren iritziz lehengo Asientos Esteban enpresako lan-baldintzak are gehiago prekarizatzeak ez du enpresaren geroa bermatuko. Azken urteotako enplegu-galera eta lan-baldintzen hondamena froga aski garbiak dira; izan ere, prekarietate handiago batek ez du hobetu enpresaren egoera.

- Azkenik, ELAk adierazten du aurka eginen diela kontratazio berrien baldintzak prekarizatzea dakarten enpresa-proiektuei. Ezin dugu oraina eraiki etorkizunaren esplotazioaren gainean.