Nafarroako suhiltzaileak
ELAk gaitzetsi egin du Gobernuak suhiltzaileei buruz aurkeztutako lanpostuen balorazioa

Cordovillako parkearen aurrean gaur egindako elkarretaratzean, Nafarroako suhiltzaileak Gobernuak aurkeztutako lanpostuen balorazioaren azterketaren aurka agertu dira.
Azterlan hau ikuspegi sindikaletik zalantzagarriak diren erabakiz betetako prozesuaren azken mugarria da; ordezkaritza sindikalaren parte-hartzea anekdotikoa izan da, eta bileretan ez da onartu balorazio-sistema langileekin adostea. Horregatik, 2025eko maiatzaren 2an, Administrazioak aurkeztu zituen deskribapen-fitxen distortsio nabarmenaren aurrean, ELAk formalki prozesu hortatik kanpo geratzeko erabakia hartu zuen, deskribapenek ez baitzuten islatzen errealitate operatiboa.
Joan den irailaren 2an, Gobernuak zorroztasun teknikorik eta gardentasunik ez duen azterlan bat aurkeztu zuen. Administrazioak aukera historikoa izan du desberdintasunak zuzentzeko eta bidezko ordainsaria bermatzeko, eta alferrik galdu du.
Horregatik, sindikatuak borrokan jarraituko du suhiltzaileen lanaren benetako balioa aitor dadin, gaurko kontzentrazioa babestean egin duen bezala.