ELAk grebak bultzatuko ditu Bizkaiko Autoeskoletan, patronalak hitzarmen-proposamen zehatz eta nahikoak egiten ez dituen bitartean

2021/07/22
ELAk proposamen zehatzak aurkezteko eskatu dio APAVI Bizkaiko Autoeskolen patronalari, sektoreko langileen aldarrikapen nagusiei erantzuteko. Hori egiten ez duen bitartean, sindikatuak grebak eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko du, autoeskoletako langileek pairatzen duten prekarietatea geldiaraziko duen hitzarmena lortzeko. Horixe da sindikatuak APAVIren azken distrakzio maniobrari emandako erantzuna. Izan ere, hitzarmenaren mahaia negoziatzeko bilera bat deitu du uztailaren 28rako, deitutako bi greba egunen ondoren – uztailaren 23a eta 26a –, mobilizazio horiek indargabetzen saiatzeko helburu bakarrarekin, ez baitute proposamen zehatzik aurkeztu.

Izan ere, sindikatuak gogorarazi du patronalak ez zuela proposamenik egin negoziazio mahaiaren 9 bileren ostean, eta ELAk eta CCOOek sektorea mobilizatzea erabaki zutela hitzarmena lortzeko.
ELAren iritziz, garrantzitsua da autoeskoletako plantillak ez engainatzea patronalaren dilatoria-maniobrengatik, eta beren lan-baldintzen prekarietatearekin amaitzeko borrokatzen jarraitzea.