ELAk KPItik gorako igoerak eta 603 pertsonentzako enpleguaren bermea adostu ditu
ELAk positibotzat jo du akordioa, soldata-igoerak KPItik gorakoak baitira. Gainera, etorkizunari berme osoz heltzen dio, plantillari eusteko konpromisoarekin, txanda-kontratua finkotasunez aplikatzen eta lantegi horietan lan-karga bermatzen duen inbertsio-plan bati esker. Horretaz gain, gizarte-gaietan aurrera egiten da, langileen euskalduntzeari bultzada emanez eta kontziliazioan zenbait hobekuntza eginez.
Hitzarmenak 2025etik 2029ra bitarteko indarraldia izango du, 2.000 euroko ordainsaria lortuko da, eta soldatak honela eguneratuko dira: KPI + % 0,5 + % 1,25. Guztira: % 4,65.
Urteko soldata-igoerak daude kontzeptu guztietarako, KPI+%0,5 urte bakoitzerako.
Bosturtekoak betetzen diren seihilekoaren lehen egunean ordainduko dira.
Zero maila ordainketa epea (6 hilabete) kendu da langile berrientzat.
Enpleguari dagokionez, 2025-2029 urteetarako errelebu-kontratua adostu da, errelebo-hartzaileentzako finkotasunarekin, baita 603 langileko plantillari eusteko konpromisoa ere.
Lana eta familia uztartzeari dagokionez, bi urtez adingabekoak legez zaintzeko eszedentzietan gordeko da lanpostua.
Klausula sozialen artean, nabarmentzekoa da ezagutza eta aprobetxamendua egiaztatu behar duten euskararen ikastaroen dirulaguntza egongo da. Ingelesari dagokionez, kanpo-ikastaroak diruz lagunduko dira nazioarteko proiektuetan parte hartzeko konpromisoa hartzen duten pertsonekin.
Tubacexek konpromisoa hartu du aurreko urteko TTI eta Acerálava enpresen negozio-zifraren gutxienez % 1eko inbertsioak egiteko. Gainera, Hollowsen eskaeren % 80 TTI eta Aceralavaren lantegietan fabrikatuko dira.