ELAk lan jardun duinak eta formakuntza egokia eskatzen du Hezkuntzako zaindarientzat

2016/03/18
Nafarroako Hezkuntza Departamenduko Giza Baliabideen muzin egiten die erreklamazioei eta egoera gero eta larriagoa da, 20 orduko kontratuak lanaldi etenarekin arruntak dira.

ELAk zaindarientzako lan jardun duinak erreklamatzen ditu eta behar errealei egokitutako formakuntza ere bai. Giza Baliabideek behar hauek ezagutzen dituzte baina zentroetara bidaltzen dituzte inolako formakuntzarik eta informaziorik gabe, eta gainera nahikoak ez diren lanaldiekin.

Murrizketen guraizea gehien nozitu duen kolektiboetako bat dugu hau: 20 ordu baino gutxiagoko lanaldi etenak, koordinazioetarako edota atsedenerako denborarik ez zuzeneko arreta besterik ez delako aurreikusten, arriskuen eta arduren aurrean zalantza ugari erasoak saihestean, laneko bajen igoera… Bai Prebentzio Zerbitzuak bai Giza Baliabideak egoera ezagutzen dute, baina ez dago erantzunik.

Prebentzio Zerbitzua Hezkuntza Departamenduko Giza Baliabideen menpe dago, eta egiten duen gauza bakarra bueltak ematea da, besteei arazoa pasatu eta dauden arazoei ez die irtenbiderik aurkitzen. ELAk uste du Prenbentzio Zerbitzuak modu objetiboan egin nahi badu bere lana, hau da, osasunari arreta zuzena, independientea izan behar duela.

Zaindariari eskatzen zaizkio oso zehatzak diren funtzioak bere lanean: osasun arreta, portaeraren kontrola, lan hezitzailea… Baina ez zaio behar duen formakuntza ematen, eta kontratuetan ez dizkiote beharrezko orduak sartzen zentroko zuzendaritzarekin eta irakasleekin koordinatzeko.

Baina zaindarien kolektiboak lan baldintzetan eta soldatetan prekarizazioa jasan badu ere, eguneroko lanean lehentasunezkoak dira ikasleari ematen zaion arreta eta honen garapen pertsonala.