ELAk "Nafarroako Administrazio Publikoaren Kronika Beltza" aurkezten du, Gobernuaren bultzada pribatizatzaileari erantzunez
Dokumentu honek oso argazki kezkagarria islatzen du, eta horrek gaurko sumintasuna eraman behar dugu ekintza sindikalera eta mobilizazioetara. Arrazoi askorengatik, hurrengo hilabeteak oso garrantzitsuak izanen dira egoera hau iraultzeko. 'Nafarroako Administrazio Publikoaren Kronika Beltza' honek Nafarroako Gobernuaren esparru guztiak banan banan aztertzen ditu, eta ELAkide batzuen testigantzak jasotzen ditu. Diagnostikoa oso argia da: orain dela hiru urte baino 1.400 langile publiko gutxiago gara, soldatak eta baldintzak murritzu dituzte eta zerbitzuak okerrerera jo du.
Okerragotze prozesu hori es da ondorio inozo edo ezustekoa izan. Barcinaren Gobernuaren helburua da, 2012ra arte PSN-ekin batera eta hortik aurrera UPN-ek bakar-bakarrik. Jendeari sinestarazi nahi diote zerbitzu publikoa inefizientea eta garestiegia dela, pribatizatze prozesua errazteko. Hor dago beste gezurra bat: pribatua den edozer gauza lehiakorragoa eta merkeagoa dela, baina azken finean Administrazioa zatikatu nahi dute euren enpresari faboritoenei emateko, ospitaleetako sukaldeekin egin zuten moduan.
Gogo pribatizatzaile horrek bultzada berria jaso du azken hilabeteetan. Hasteko, Nafar Gobernuak 2008tik Plan Moderna martxan jartzen du fundazio pribatu baten bitartez. Bere eginkizun ofiziala: “Nafarroarentzat garapen ekonomiko eredu berria diseinatzea, zein hurrengo hamarkadetan orokorrean, sektoreka eta lurraldeko jarraituko diren bide estrategikoak finkatzen dituena”. Hau da, erakunde pribatu baten eskuetan usten da, Moderna Fundazioaren eskuetan, funtzio publikorik garrantzitsuena. Hori, gobernu honen eta edozein gobernuren eginkizun nagusia nahiera azpikontratatzea da.
Eta ildo horietatik dator beste guztia. “Plan Modernan” bezala, berriki onartutako Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluan UGTk, CCOOk eta CEN patronalak parte hartzen dute. Zerbitzu publikoei dagokionez, organo hau Nafarroako Administrazio Publikoetan gutxiengoa diren bi sindikatuekin eratzen da (bion artean langileen ordezkapenaren %44a batzen dute). Hala ere, “jarduera normatiboen eta Administrazioan garrantzi handiko beste jardueren aldez aurreko ezagutzaren ardura ematen zaie” (art2.2e). Gainera, interbentzio eremu bezala “gai laboral, sozial eta ekonomikoetan atribuzioak dituzten Nafar Gobernuaren Administrazioan integratuta dauden entitate eta organismo publikoak”ezartzen zaizkio.
Dokumentu bereko beste orrialdean negoziazio kolektiboa bazterrean geratzen dela eta bere araudiaren arabera kudeatuko dela aitortzen badute ere, ELAk salatzen du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak eskumen sindikalak urratzen dituela eta langileek eman ez dioten ordezkaritza bereganatzen du. Langile publikoek ez dute UGT, CCOO eta, are gutxiago CEN, horretarako aukeratu.
Pribatizatzeko bultzada honen azken erakustaldia, eta langile publikoen parte-hartzea lapurtzeko azken ekimena Mahai Orokorraren azaroaren 26ko bileran ezagutu genuen. Nafarroako Gobernuak aurkeztu zuen “SIGE: Kudeaketa Sistema Orokorra” izeneko dokumentu bat, azken hiru urteetan balizko aditu batzuk eginda. Hala ere, sindikatuoi hiru aste eman zizkiguten gure ekarpenak egiteko, beti ere “testua ez dela negoziagai” garbi utziz.
Laburbilduz, SIGEk enpresa pribatuen azterketarako oinarriak erabiltzen ditu, kalitatea zihurtatzeko sistemak txertatuz (EFQM). Dokumentu honek zehaztugabetasunez eta konzeptu abstraktoez beteta dago (grafikoak, DAFO azterketak eta enpresa pribatuen beste protokoloak), eta zoritxarreko gai jakin batzuei buruz besterik ez ditu zehatzapenak ematen: langileen kudeaketa, malgutasuna, mugikortasun gegografikoa eta baliabideen neurketa. Denok ulertzeko: murrizketa gehiagorako justifikazioak.
Gainera, sistema hau onartuko da osaketa antidemokratikoa duen erakunde baten bidez, Ebaluazio Foru Batzordea izenekoa. Bertan UGT eta CCOO besterik ez daude, Administrazioan gehiengo sindikala ez badute ere. ELAk salatzen du horrelako ekimenek burokratizazio gehiago besterik ez dutela ekarriko, eta lehiakortasuna helburu bezala onartzen dutela. Horrek oso ondorio txarrak izan ditu indarrean jarri diren esparruetan (itunpeko irakaskuntzan, besteak beste).
Administrazio Publikoak solidarioa eta konpetentea izan behar du, baina ez lehiakorra, eta ez du eskatu behar EFQM bezalako ziurtagiririk, plangintza horiek asmatu eta aztertzen dituzten enpresentzako negozioak besterik ez direlako. Kanpotik etorriko dira gure lana aztertzera, eta denon dirua eramango dute euren poltsikoetara.
ELAk ez du Administrazio Publikoentzako plangintza edo diagnostiko batean parte hartuko, hasieratiko eta benetako parte-hartzea ez bada bermatzen. Gainera, ELAk bere engaiamendua berresten du zerbitzu publikoen hobetzeko prozesuan, baina ez inorekin lehian sartzeko, baizik eta gizarte hobe baten aldeko oinarri ukoezina delako.