ELAk Nafarroako ikastolen hitzarmena defendatuko du

2013/09/30
Nafarroako Ikastolen Elkarteak Espainiako hitzarmenaren aplikazioa bertan behera uztea exijitzen du ELAk.

ELA sindikatuak Nafarroako Ikastolen hitzarmenaren aldeko apustua berretsi zuen NIEk deitutako atzoko bileran, eta helburu horrekin, ostiraleroko mobilizazioak mantendu behar direla uste du (ikastola bakoitzean erabakiko da mobilizazioak nola gauzatu). Joan zen asteko bileran, Nafarroako Ikastolen Elkarteak iragarri zuen Espainiako irakaskuntza pribatuaren hitzarmena aplikatuko duela (ikastola guztietan ez omen da hori gertatuko) ohar ofizial batean azaldu zuen bezala. Aldi berean, murrizketak legeztatzeko eta betikotzeko dokumentua aurkeztu zuen NIEk (aspalditik ezaguna zenaren oso antzekoa).

Orduan, sindikatuek ez dituzte mobilizazioak bertan behera utziko Espainiako hitzarmenaren aplikazioa atzera bota arte. Nolanahi ere, ELAk mantentzen du Nafarroako hitzarmena negoziatzeko jarrera, beti ere ikastolen proiektuarekin konprometiturik.