ELAk ordezkaritzaren %21,27 lortu du Nafarroan
Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Industria, Enplegua eta Ingurumena Departamentuan 2011n izandako hauteskunde sindikalen emaitzak ofizialki itxi ondoren, ELAk ordezkaritzaren %21,27 lortu du, 1.394 ordezkari, 6.555eko guztirako kopuru batetik.
2010. urteko itxierari dagokionez, ELA %0,18 igo da (2010eko itxiera %21,09).
2011ko ekainari dagokionez, hauteskunde sindikalen aldi trinkoaren bukaeran, ELA %0,35 igo da (ekainean %20,92).
ELAk oso ongi deritze datu horiei, eta bidenabar azpimarratzen du industria sektoretan izan duela hazkunderik handiena 2011. urtean (%1,60ko hazkundea).
Gainerako sindikatuak honela amaitu dute urtea: UGT %29,49 (-%1,16, 2010eko itxieraren aldean); CCOO %25,39 (+%0,10, 2010eko itxieraren aldean); eta LAB %13,03 (+%0,46).
Aipaturiko datuen arabera, hazkundeko hurrenkeran ELA bigarrena izan da 2011. urtean, eta lehenengoa 2011ko ekaina eta abendua bitartean.
|
Sindikatua |
2011ko itxieran |
2011ko ekaineko itxieran |
2010eko itxieran |
|
ELA |
%21,27 (+0,35) |
%20,92 |
%21,09 |
|
UGT |
%29,49 (-0,06) |
%29,55 |
%30,65 |
|
CCOO |
%25,39 (=) |
%25,39 |
%25,29 |
|
LAB |
%13,03 (-0,11) |
%13,14 |
%12,57 |