EUSKAL HERRIKO PENTSIONISTEN MUGIMENDUA

ELAk parte hartu du nazioarteko topaketetan

2024/05/23
ELAk parte hartu du nazioarteko topaketetan
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak nazioarteko pentsiodunen mugimendu eta sindikatuak gonbidatu ditu topaketa batzuetara pentsioen egoerari buruz hausnartzeko eta elkarrekin mobilizatzeko aukerak aztertzeko. Helburua da pentsio sistema publikoen aurkako erasoei buruzko diagnostikoa partekatzea eta ekintza partekatuak proposatzea murrizketa politikekin amaitzeko.

ELAtik, Janire Landaluzek, Azterketa Bulegoko kideak, parte hartu du egungo pentsio sistema publikoa jasaten ari den erasoen inguruan hitz egiteko. Landaluzek Europa mailan aplikatzen ari diren politikak salatu ditu. Europako Funtsak jasotzeko baldintzen artean pentsioen erreformak aplikatzea exijitzen du. Erreforma hauen helburu nagusia pentsio berriak txikiagoak izatea da. Eta etengabeko prozesua da. Horren adibidea iaz onartu zen erreforma da. Hortan ajuste berriak 2025eko martxoan aplikatu behar izango direla jasotzen da.

ELAko kideak salatu du ezker politikoaren papera. Alderdi “aurrerakoiek” pentsioen erreformak onartzen dituzte, murrizketei ezetz esan edo gutxieneko pentsio duin bat defendatu beharrean, austeritatearen esparrua ontzat emanez. Horrela, EH Bilduk, Sumak edo Podemosek bat egiten dute PSOE, PP, EAJ edo Geroa Bai bezalako alderdien jarrera tradizionalekin.