ELAk salatzen du Iribasen parte hartzea erlijioa eta LOMCEri buruzko jardunaldi batean, non aintzat hartu ez den lege honen eraso bortitza

2014/03/21
Nafarroako Hekuntzako Kontseilariak eta USO, Afapna, CSIF eta ANPE sindikatuek nahiago dute Artzapezpikutzari laguntza eman hezkuntza komunitatea defendatu baino

ELAk salatzen du publikoki hezkuntza kontseilariak, José Iribasek, parte hartuko duela Artzapezpikutzak antolatu duen erlijioa eta LOMCEri buruzko jardunaldi batean, non aintzat hartuko ez den lege honek hezkuntza komunitateari egiten dion eraso bortitza. Gainera, aipatutako jardunaldian, USO, Afapna, CSIF eta ANPE sindikatuek parte hartuko dute eta horrela Artzapezpikutzaren planteamenduekin bat datozela garbi azaltzen dute.

ELAren ustetan, jardunaldiko bai hizlariak eta bai edukiak ere jarrera monolitiko baten adierazleak dira; jorratuko den gaia, ordea, eztabaidatu beharko litzateke planteamendu anitzago eta aberasgarriago batzuetan.

ELAk salatzen du kongresu horretan ez dela mahai gainean jarriko LOMCEa merkatu kapitalistaren logikan oinarritua dagoela; lehiakortasun anker baten alde egiten duela; desberdintasun soziala onartu eta indartzen duela; baloreetan oinarritutako hezkuntzari uko egiten diola; frankismoan bezala beraien ikasleak sexuen arabera banatzen dituzten zentroei mesede egin eta laguntzen diela, eta zentroen kudeaketa eta parte hartze demokratikoa deuseztatzen dituela.

Azkenik, ELAK salatzen du Iribasek ILZ bezalako baliabide publikoak jarri dituela hain alderdikoia den kongresuaren alde; eta bitartean, bere betekizuna den autogobernuarekin utzikeria besterik ez duela, uko egin baitio Foru Parlamentuak LOMCEren konstituzio-kontrakotasunaren helegiteari atxikimendua emateari. Nafarroako Kontseiluak esan du LOMCEk Foru Komunitatearen eskuduntzak hartzen dituela.