ELAk salatzen du Kutxabankeko enplegu-suntsipena eta prekarietatea
Enplegu-suntsipen larri horren ondorioz plantillan hutsune eta gabezia nabarmenak sortu dira, eta bankuari ez zaio besterik bururatu, errezeta zaharra baizik: kontratazio prekarioa eta lekualdatze traumatikoak. Bada denbora Kutxabanken prekarietatea errotu zela; izan ere, finantza-sisteman kaudimen gehien duen erakundea izan arren, prekarietatea errotu da, zeren bankuak egin duen hautua, enpleguaren egitura-beharrizan gero eta handiagoak betetzeko, aldi baterako kontratazioa eta lege-iruzurreko kontratuak izan dira. Erabaki horren ondorioz, prekarietatea goraka doa etengabe, ondoko taulan ikus daitekeenez.
|
PREKARIETATEA KUTXABANKEN |
2014 |
2015 |
|
Kontrataturiko behin-behineko lan-egunak |
30.297 |
41.740 |
|
Kontratatu zitezkeen lanaldi osoko langileak |
138 |
191 |
ELAren salaketaren arabera 2015ean 11.443 lan-egun gehiago kontratatu dira, 2014an baino, eta hori %38ko igoera izan da. 2014an bankuak 138 langile kontratatu zezakeen lanaldi osora; bada, 2015ean 191 enplegatu modu mugagabean kontratatzeko modua izango zuen. Baina ez da horrela izan, KUTXABANKek nahi izan ez duelako, zeren Negozioa Garatzeko Planaren helburu bakarra enplegua suntsitzen jarraitzea da.
ELAk, halaber, salatu nahi du Hedagune-saretik Euskadira lekualdaturiko enplegatuen egoera. Azken 21 ohartarazpenak kontuan hartuz, guztira 284 lankide gonbidatu dituzte, 2012. urtetik hona, bankua uztera, lekualdatze traumatikoaren mehatxuzko aukera erakutsiz.
Enpresak dio aldaketa horiek ez direla “esanguratsuak”, baina erabaki horiek, diren eztabaidagarriak direla, hankaz gora jarri dituzte lekuz aldatutakoen bizimoduak: senideengandik urrundu, ikasturtearen erdian seme-alabak beste ikastetxe batera eraman, tratamendu medikoak eten behar izatea, eta abar.
KUTXABANKeko oraingo zuzendariek, aurrekoek bezala, pentsatzen dute, eraginkortasuna lortu ahal izateko, beharrezkoa dela prekarietatean sakontzea, bulegoak ixtea, eta mugikortasun geografiko traumatikoa. Errezeta zaharra da, zaharra bezain alferrikakoa, eta ELAtik aurre egin diogu beti.
Kutxabanken iraganeko sustrai sakonak gure herriarekin zuen konpromisoaren bidez azaleratzen ziren, baina konpromiso horren luze-zabala enplegua sortzeko neurriaz eta gizarte-eginkizunaren neurriaz hartzen badugu, ondorioa bat bakarra izan daiteke: bankua deserrotu da gure herritik, odolgaldua bezala, helburu izan behar zuen gizarteari bizkarra eman dio, noiz eta orain, krisiaren garairik gogorrenetan.