ELAko Batzorde Eragilearen komunikatua igandeko atentatuak direla eta

2005/05/16

Gipuzkoako hainbat lantegiren aurka izan diren erasoak direla eta, ELAko Batzorde Eragileak honakoak adierazi nahi ditu:

  1. Gaitzetsi egiten ditu atentatuok, izan ere pertsonentzako arriskua ekarri, ondasunak suntsitu eta enpresen eguneroko bizitzarako eragozpena baitira.
  2. Azpimarratu nahi du gertakari hauek eta euren atzean dagoen bortxazko estrategia erasotako langileek ez ezik behargin guztiek erabat arbuiatzen dituztela.
  3. ELAk berriro agertu nahi du bortxazko estrategiaren aurka dagoela; halaber, biolentzia politikoak baldintzatutako garai politikoa behin betiko amai dadin posible egingo duten elkarrizketa prozesuei ekitea eskatzen du.

2005eko maiatzak 16
ELAko Batzorde Eragilea