ELAren agiria Angel Toñak Fundifes lantegian hartutako erabakien inguruan

2015/02/11
Egoera zail batean konkurtso-administratzaileek, besteak beste Angel Toñak, balizko industri-proiektu hori salbatze aldera egin zitekeena egiteko erabakiak hartu zituzten.

Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen muga objektiboetatik haratago, zeinek beste politika ekonomiko eta soziala egitea eragozten duten, ELAk honakoa adierazi nahi du:

1.- Fundifes enpresako gatazka oso korapilatsua izan da, eta ari da gertatzen. Bere bilakaeran interes oso kontrajarriak izan dira aurrez aurre; alde batetik geunden industri-proiektu bat aldezten genuenok, eta bestetik, lantegia zegoen lursailarekin irtenbide espekulatibo bat nahi zutenak.

2.- Egoera zail honetan konkurtso-administratzaileek, besteak beste Angel Toñak, balizko industri-proiektu hori salbatze aldera egin zitekeena egiteko erabakiak hartu zituzten.

3.- ELAk ez du pertsona honi kargu hartzeko arrazoirik ikusten, bere asmoa, baldintzak baldintza, ahalik enplegu gehien mantentzea izan delarik. Zoritxarrez, hau ez zen posible izan.