Elkarretaratzeak hezkuntza alorrean murrizketen aurka
Murrizketen aurka eta zerbitzu publikoen garapena exijitzeko mobilizazioen barruan, hezkuntzako sektore ezberdinetako langileak protesta eguna burutzera deituak zeuden gaur.
EAEko ikastetxe ezberdinetan bertako langileak gobernuek inposaturiko murrizketan aurkako beraien haserrea agertu dute eta elkarretaratzeak burutuko dituzte protesta moduan, gobernuei murrizketak alde batera utzi eta inbertsio politikak gara ditzaten exijituz.
Murrizketa neurriek krisitik atera beharrean langabezia areagotzen ari dira, lan-baldintzak prekarizatzen, lan-zamak gehitzen, hezkuntza kalitatea kaltetzen eta inoiz baino beharrezkoagoak diren zerbitzu publikoak erasotzen.
Neurri hauek gainera, agerian uzten duten Eusko Jaurlaritzaren menpekotasun onarkaitza Madrilgo gobernuak egiten dituen politikekiko.