Elorrieta:“Aberastasunaren bidezko banaketa nahi dugu”

2008/11/21
Berezia izan da oso ELAk azaroaren 21ean Gasteizen egin duen jardunaldia. Batetik XII. Kongresu Konfederalak aberastasunaren banaketaren inguruan bozkatuko duen ebazpena aurkeztu da. Baina ez da ohiko aldarrikapen ekitaldia izan. Azken 20 urteak idazkari nagusi izan ostean Jose Elorrietaren azken ekitaldi publikoa izan da.

Mikel Noval, azterketa bulegoko arduradun eta batzorde eragileko kideak, eman dio hasiera Ogeta pilotalekuan ihardunaldiari. Datozen hilabeteetan aberastasunaren banaketa ardaztzat izango duen ekintza-kanpaina bat garatuko duela ELAk, aurreratu du.

Novalek nabarmendu duenez gobernuak dira finantza-krisiaren arduradunak, politikak interes pribatuen alde egin duelako. “Gobernuek euren eginbehar publikoari eutsi beharrean ekonomia merkatuaren ez beste inoren esku utzi dute. Kapital-mugimenduak liberalizatu eta desarautu dituzte, enplegua ezegonkortu, lan-harremanak banakotu eta sektore publikoaren pisua zorrozki urritu (errenta handiek eta kapitalak ordaindu beharreko zergak murriztuz, pribatizazio eta azpi-kontratazioak bultzatuz, eta gizarte-estaldurak gutxituz)”. 
Jose Elorrietak, bere aldetik, ELAk aberastasunaren bidezko banaketa nahi duela azpimarratu eta gero, gizarte-gastua nabarmenki areagotzea eta gizarte-eskubide gehiago aitortu eta estaldura eskaintzea ezinbestekoa dela, gehitu du.

Ogetako ekitaldiaren ostean manifestazio batek Mendizorrotza eta Arabako Foru Aldundiko egoitza lotu ditu. Manifestazioan Ariznavarra zahar-egoitzako grebalariek hartu duteparte. Langileek bederatzi hilabete daramatzen greban, eta ekitaldian ELAk bere babesa adierazi nahi izan die, beste behin.

Irakurri Elorrietaren hitzaldia