Epaitegiak baliogabetzat jo du Zestoako GRI Castings-eko aldi baterako lan erregulazioa
2022/09/21

Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta GRI Castings-eko zuzendaritza negoziazioan fede txarrez aritu izanagatik (beharrezkoa den negoziatzeko denborarik ez zuelako eman eta gainera Aste Santuan izan zelako) eta nahikoa dokumentazio ez aurkezteagatik atzera bota du aldi baterako erregulazio espedientea
GRI Casting burdina galdatzen aritzen den Zestoako enpresa bat da, eta bertako ordezkaritza sindikalaren gehiengoa ELArena da. Enpresak 2022ko abenduaren 31ra arte iraungo zuen aldi baterako lan erregulazio espedientea aplikatu zuen. ELAk honen aurka egin zuen, eta Donostiako Lan Arloko 5. epaitegiak arrazoia eman dio, GRI Castingeko zuzendaritzak aldi baterako enplegu erregulazio hori aplikatzeko hartutako erabakia baliogabetzat joaz.
ELAk GRI Castingeko langileak zoriondu nahi ditu, eta sindikatuak prozesu osoan erabilitako (eta ELAko zerbitzu juridikoek defendatutako) argudioak berresten dituen epaia ospatzen du; zehazki, ez zegoela aldi baterako erregulazioa aplikatzeko arrazoirik.