GARAIPENAK

Epaitegietan ere, hamaika garaipen

2026/01/29
Azken asteotan ELAk ere garaipen ugari lortu ditu epaitegietan. Zerrenda luzea da, baina badira nabarmentzea merezi duten epaiak. Uberren auzian justiziak ELAri arrazoia eman dio eta enpresek bidaiarien garraioaren hitzarmena aplikatu beharko dute. Horrek, besteak beste, langile batek soldatetan urtean 10.000 euro gehiago jasotzea suposatuko du.

Volskwagen Navarrak bajan dauden langileak diskriminatzen ditu. Hala jasotzen du sindikatuak berriki irabazitako epai batek. Epaiak jasotzen duenez, VW Navarrak baja medikoan dauden pertsonak diskriminatzen ditu, Hitzarmen Kolektiboaren 90. artikuluan jasotako pizgarriak ez dizkielako ordaintzen. Garaipen handia da Lan Osasunarekin ikuspuntutik, oztopoz betetako bide baten amaiera. Izan ere, epaiketan UGTk, CCOOk eta Enpresa Batzordeko presidenteak zuzendaritzaren alde egin zuten.

Diskriminazioekin jarraituz, sindikatuek Mercadonaren aurkako epaia irabazi berri du. Epaitegiek ELAri arrazoia eman eta Mercadona zigortu dute haurdunaldiagatiko diskriminazioagatik. Enpresak aldi baterako ezintasun-egoeran haurdun zegoen langile bat diskriminatu zuen, primaren ordainketa kendu baitzion. Epaileak frogatutzat ematen du ordainketa hori ukatu zela langilearen haurdunaldiagatik. Mercadonak 7.500 euroko kalte ordaina eta beste 6.326 euro eman beharko dizkio langileari ordaindu gabeko primagatik. Azpimarratu beharra dago honakoa ez dela azkenaldian ELAk Mercadonaren aurka irabazten duen lehen epaia.

Petronorrek ere porrot mingarria jaso berri du epaitegietan. Justiziak baliogabetu egin du Petronorreko aldagelen aldaketa, erabaki hori justifikaziorik gabeko Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketa dela ebatzita.

Eta, ezin ahaztu Industria eta Eraikuntzako beste enpresa bat: Tubos Reunidos Premium Threads (Langraiz Oka). EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du enpresak greba egiteko eskubidea, askatasun sindikala eta negoziazio kolektiborako eskubidea urratu zituela. Horregatik ebatzi du Alde baterako lan-erregulazioa deuseza dela eta enpresak ELAri 45.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diola.