Esparru-akordiorako eta ERTErako Sidenorreko zuzendaritzaren proposamenak onartzen dituzte CCOO, UGT eta USOk
Oso zorrotza behar lukeen prozesu batean, non sindikatuek zuzendaritzari exijitu behar lizkieketen informazio zein bermeak enpleguaren eta lantegien etorkizunari buruz, CCOO, UGT eta USOk, bilera gutxi batzuetan, bere egin dituzte enpresaren proposamenak.
Esparru-akordioa okertuz aldatzen da, bi bileren ondoren. ERTEa eta hau aurkezteko zuzendaritzak emandako arrazoiak lehen bileran onartuak izan ziren lehen aipaturiko hiru sindikatuengandik.
Guztiz garrantzitsuak diren gaiak, egun gutxi batzutan adosten dira.
ELAren iritziz langileontzat nahitaezko diren gaiak ez dira ukitu negoziazio prozesuan: enpresaren egoerari buruzko informazioa, lantegi bakoitzeko industria planak, etorkizunerako konpromezuak, inbertsioak, etab.
Negoziaketa honek lagatze gehiago ditu, azken urteetako ildoari jarraikiz. Sinatzaile diren sindikatu hauek urteak daramatzate murrizketak inposatzen langilegoari, hauek etorkizuna bermatzen dutelakoan. Sidenor-eko lan baldintzak, jadanik asko okertuak, malgutasun itzelarekin, ez daukate inolako zerikusirik enpresaren etorkizunarekin. Akziodunen esfortzuek, finantzaketak, merkatuaren baldintzak, inplikazio publikoa edo taldetik benetazko industria zuzendaritza bat dira gakoak eta ez beste behin langilegoaren eskubide galerak.
Akordioaren edukirik garrantzitsuenak honako hauek dira:
-8 orduko jardunaldi gehitze bat, derrigorrezko formakuntza orduen bidetik.
-72 ordu malgutasunari dagokionean, ordainduak izan daitezkeenak eta ez derrigorrez disfrutatu beharrekoak egun bezala.
-Egutegi aldaketak 7 eguneko aurreabisuarekin emango dira eta soilik hilebete bateko permanentziarekin.
-Oporrak hartzeko eskubidean galerak. Uztailetik irailera, jarraian 20 egun bakarrik. 10 egun urtarrilean, abenduan eta aste santuan, antolakuntza egoerei baldintzatuak. Oporrak aldatzeko aurreabisua hiru hilebetetik 60 egunera igarotzen da.
-2 urterako izango den ERTE baten onarpena. Malgutasun osoa aplikazioan.
Esparru-akordioa ontzat ematen duten lantegietan soilik. %90era osatuko dira soldata gordinak, oporrak eta aparteko ordainsariak.
Xantai deitoragarri baten aurrean aurkitzen gara, langilegoari zuzendua eta sinatzaileek zein zuzendaritzak antolatu dutena. ERTEa osatzeko esparru-akordioaren okertzea onartu behar izateak argi agertzen du argudiorik ezean neurri hauek bortxaz nola inposatu daitezkeen.
ELAtik diogu neurri hauek ez dutela etorkizuna bermatzen ezta ere enplegua eta prozesu hau inpugnatzeko aukera jasotzen dugu.