Eusko Irratian egindako murrizketen ondorioz Radio Vitoriak ezin du programazio osoa burutu

2014/07/10
Eusko Irratian gertatzen ari dena oso kezkagarria da guretzat, programazioak kanpora ateratzen baitira, eta gauez ez dago zuzeneko programarik. Ez dakigu zein nolako irratia duten gogoan, edo bestela esanda, ez dakigu Eusko Irratiaren aldeko apustua benetan egin nahi duten.

Ekainaren hasieran ELAk plazaratutako txosten baten bidez salatzen zuen bezala, EITBn azken urteotan egindako murrizketek eragotzi dute bertako programazioa egiten jarraitu ahal izatea.

Oraingo honetan kaltetua Radio Vitoria izan da. Izan ere, uztail eta abuztuan, langile falta dela-eta, eta Zuzendaritzak lan-poltsetako pertsonala kontratatu nahi ez duenez, ezinezkoa izango da programazio osoa etxean ekoiztea, eta arratsaldeetan bi orduko konexioak egin beharko dira Radio Rioja Alavesarekin

Ekainean salatzen genuen bezala, murrizketen andanak direla-eta, plantillak murrizten ari dira, eta EITBren programazioak aldatu beharrez daude. Orain beste adibide bat dugu ikusgai. Gainera, Zuzendaritzak, tamalez, ez ditu lan-poltsak erabili nahi; horrek berresten digu Eusko Irratian egin beharreko EPEa itxurakeria hutsa izango dela, eta benetako helburua lanpostuak gutxitzea dela. Guk lehenagotik salatu izan dugu asmo hori, 30 lanpostu suntsitu nahi izatearena.

EITBko Zuzendaritzak ikuspuntu merkantilista batetik tratatzen du euskal irrati-telebista publikoa, ez du helburu herritarrei kalitatezko produktu bat eskaintzea.