Eusko Jaurlaritzak Lanbideren Lanpostuen Zerrenda partziala gaitzetsi du ELAk

2015/01/08
Transferentzia jaso zuenetik lau urte igarota, eta oraingo legegintzaldian bi urte luze eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak Lanpostuen Zerrenda partzial bat onetsi du (180 inguru plaza, Lanbidek izango dituen 918etatik), eta abenduaren 30ean egin du, Gabonetako oporren erdian, sindikatu guztien desadostasunaz.

ELAk Lanpostu Zerrenda partzial hori gaitzetsi du, orokorra ere gaitzetsi duen modu berean; proposatu diren plazak ez direlako nahikoak, eta langile askori soldata-jaitsierak dakarzkielako. Era berean, egin nahi den postu-esleipenari aurka egiten diogu, dakartzan ondorioengatik: postuak nahierara eta ukondoz esleitzea onartzea, bikain kualifikaturiko langile askori postu hutsak hornitzea eragoztea, ehun pertsona nahitaez lekualdatzea, eta 200 plaza eskaintza publikoan ateratzeko mehatxua -zigor moduan Lanbideren legez aurkako kontratazio-politikagatik epaiak irabazi dituztenentzat-.

Zentzugabekeria horiek guztiak gauzatuz gero, zerbitzuak okerrera egingo du halabeharrez, eta Lanbidek gaizki egingo du, orain arte hala-hola egin duena.

ELAn hartzen duten erabaki bakoitza aztertuko dugu, eta langileekin batera erabakiko dugu erreklamatzeko aukera. Dena dela, mobilizazioaren beharra premiazkoa da, eta alde horretatik ahal bezain gogor ekin beharko dugu.

Gure iritziz, Lanpostuen Zerrenda orain onetsi bada, premia politikoen arrazoiengatik izan da. Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu eta erakunde autonomoko arduradun Aburto jaunak marka guztiak hautsi ditu, Lanbide kudeatzeko gaitasun ezari dagokionez.