EAEko Mahai orokorra | Lan legepeko langilentzako Erretiro Partziala

Jaurlaritzak onartutako proposamenak milaka langile kanpo uzteaz gain, murrizketei eutsiko die

2026/09/29
Jaurlaritzak onartutako proposamenak milaka langile kanpo uzteaz gain, murrizketei eutsiko die
Eusko Jaurlaritzak ez ditu errespetatu negoziazio orotan bete beharreko “fede ona” ezta gehiengoen joko demokratikoaren arauak ere. ELAk negoziatzeko borondatea berresten du, Mahai Orokorraren eraginpeko 115.000 langileentzat gazteberritze-planak jasoko dituen testu bat adosteko.

Gaur, irailak 29an, Eusko Jaurlaritzak egindako Gobernu Kontseiluan Eusko Jaurlaritzako lan legepeko langileentzako erretiro partzialerako plana onartu du. Gobernuak onartutako testua, orain dela bi hilabete, hain zuzen ere, uztailak 29 an sindikatuei aurkeztutako bera da.

Eusko Jaurlaritzak, negoziaketa guztietan bete beharreko “fede ona“ eta gehiengoen joku zapuztu ditu. Izan ere, Mahai orokorrean, langile publikoen baldintzak negoziatzen diren mahaian, erretiro partzialerako planaren negoziaketa itxi gabe egonik eraman du testua Gobernu kontseilura.

Horrela, ELAk mahai negoziatzailean egindako proposamenak eta Jaurlaritzak berak aurkeztutako azken proposamena eztabaidatzeko bilerarik ere ez du deitu eta ez du aukerarik eman sindikatuen aldekotasun edo kontrakotasunik adierazteko bileran. Orain bezala gutxiengoan akordioak itxi izan ditu Jaurlaritzak, baina sindikatuekin negoziaziorik ere ez egitea beste jauzi bat da negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidearen urraketan.

Edukiari dagokionez, onartutako testuak gabezia larriak ditu. Mahai orokorraren eraginpean dauden milaka langile planetik kanpo uzten ditu eta murrizketak mantentzen ditu. Besteak beste:

  • Eusko jaurlaritzak langileei kendutako erretiro primak berrezartzea ez du aurrikusten.

  • Langile estatutario eta funtzionarioentzako gazteberritzeko neurriak mahai Orokorrean negoziatzeari uko egiten dio.

  • Lan legepeko langileei dagokionez.

    • Behin behineko langileei eskubidea ukatzen die.

    • Erretiro partzialaren lanaldi murrizketaren zenbatekoa eta lan denboraren metaketa legez aurrikusten den margenetan adostea eta langileen esku geratzea, ez du aurrikusten.

    • Erretiro partzialean dagoen langileak betetzen duen lanpostu hori amortizatzeko bidea irekita geratzen da eta behin behinekotasuna areagotu dezake.

    • 2025 eko apiriletik gaurdaino jubilazio partzialerako eskubiderik gabe egon diren langileentzako konpentsazio modurik ez da aurrikusten.

    • Akordioak ez du Euskal sektore publikoko langile guztien eskueran jartzen erretiro partziala (Sozietate publikoak, Erakunde autonomak Enteak etabar) .

    • Testuak zehazgabetasun nabariak ditu.