HEZKUNTZA EAE

Gainerako sindikatuek Gobernuaren presioei men egin diote; irakaslegoaren borrokak ez zuen amaiera hau merezi

2025/05/10
ELAk ez du hitzarmena sinatu. Akordioak ez ditu grebalarien eskaera tronkalak jaso: ez dago ratio hobekuntzarik ezta desburokratizaziorako, behin-behineko enplegua egonkortzeko ezta langileen lan-osasuna bermatzeko neurririk ere. Gainera, ez du eros-ahalmena berreskuratzen ezta giza-baliabide hobekuntza nahikorik bermatzen.

Hezkuntza Sailaren borondate ezarren aurrean, grebak izan dira eskola publikoa osatzen dugun
langileen lan-baldintzak zein eskola publikoaren beraren baldintzak hobetzeko bidea. Hala ere,
Hezkuntza Sailak egindako eta gainerako sindikatuek sinatutako hitzarmenak ez ditu grebalariek
aldarrikatutako eduki nagusiak jasotzen:
· Ratioak: ez dago jaitsiera orokorturik. Bi aldaketa kosmetiko adostu dira: Lehen Hezkuntzan ikastaldeko
gehieneko ratioa 23tik 22ra jaistea eta HH-n (2-3 urteak kenduta) adin desberdinetako ikasleen taldekatzeen
kasuan gehienezko ratioa ikasle batean murriztea, 20 ikasletik 19ra. Gainerako etapetarako ez da ezer
proposatu eta oro har ikasgelak goraino betetzera eramaten duen muturreko ratio politikarekin jarraitzen da.
· Soldatak: Hezkuntza Sailaren azken proposamenak ez du galdutako eros-ahalmena berreskuratzen.
Aitzitik, 2025ean ere galtzen jarraitzea dakar eta hurrengo urteetarako ere bide beretik jarraitzen du. Izan
ere, KPIari lotu gabeko eta epe luzeko proposamena baita (2028 artekoa).
• 2025-2026 ikasturtea: %2ko soldata igoera, hitzarmen hau sinatu eta hurrengo hilabetetik 2026ko
abuztura bitarte.
◦ 2024ko EAEko KPIa %3,6koa izan da. Igoera ekainean aplikatuko balitz igoera horrek 2025ean
%1,17ko igoera suposatuko luke, KPIaren azpitik berriro.
◦ 2021-2025 bitarte galdutako eros-ahalmena %8 ingurukoa izan da. 2025ean gutxienez igoera finko
hori bermatu beharko litzateke eros-ahalmena berreskuratzeko (kasu honetan 1,17koa da).
• 2026-2027 ikasturtea: %2,5eko igoera. 2025eko KPIa handiagoa balitz eros-ahalmena galtzen jarraituko
genuke (momentuz 2025eko KPIa %2,8koa da).
• 2027-2028 ikasturtea: %2,5eko igoera. 2026ko KPIa handiagoa balitz eros-ahalmena galtzen jarraituko
genuke.
· Enplegua: Sinatu den hitzarmenak ez du bermatzen behin-behinekotasun tasa erreala %8ra jaistea, are
gutxiago %5era. Milaka langilek ordezko izaten jarraituko dute.
· Desburokratizazioa: epe eta neurri zehatzik ez dago irakaskuntza lanaren desburokratizaziorako. Batzorde
1
baten sorrera eta asmo adierazpen orokor bat soilik jaso da.
· Lan osasuna: prebentzio zerbitzua indartzeko neurririk ez dago. Azterketa medikoak ez dira maiztasun
nahikoarekin egingo eta ez dago arrisku psikosozialen aurkako plan bermatzailerik.
· Giza baliabide gehikuntza: Sailak ez du sinatutako hitzarmenaren dimentsioa azaldu. Azkenekoz
azaldutakoaren arabera, proposatutako baliabide gehikuntzek (orientazio, ongizate emozional edota euskara
lantzeko figurei lotutakok) nekez suposatzen dute %1eko gehikuntza.
· Erretiro primak eta Itzarriko ekarpenak: murrizketa horiek mantenduko dira.
Sinadura honek grebekin jarraitzea ekiditen du. Grebei eta grebalariei esker eduki esanguratsuak mahai
gaineratu diren arren, dinamikarekin jarraituz gero, langileen aldarrikapenei benetan erantzuten dien
akordioa lortuko litzateke. Akordio hobe baterako aukera paregabea galdu da.