Aldi baterako iruzurrezko kontratazioa Gasteizko Mercedesen
Mercedes enpresa handi bat da, industriaren ikurra, baina langileekiko errespetuari eta arau demokratikoak aintzat hartzeari dagokionez ere eredu izan beharko luke.
ELA-Mercedesek uste du egungo egoeran ezin dela onartu enpresaren jarrera: kontratazioan iruzur susmoa dago, batetik, eta zuzendaritzak lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dauka, bestetik. Horrekin helburu argia du, bere interesentzako akordio are hobea lortzea, langile guztion baldintzen lepotik.
Ezin dugu ahaztu enpresa honek 2016an produkzio marka berria ezarriko duela, aurrekoa baino %35 handiagoa; hau pozteko modukoa da.
Etekinak
Merkataritza Erregistroan jasotako kontuen eta 2015 Urteko Kontuen arabera, Mercedesek azken hiru urteetan gorantz egin dute: 2013 eta 2014 bitartean %24,15 gehitu dira (694 milioi euroraino), eta %21,59 2014 eta 2015 bitartean (770 milioi euroraino); honek 2013ko salmentarekiko %21,59 gehiago esan nahi du.
Azken hiru urteetan enpresak 181,7 milioi euroko mozkinak metatu ditu (pezetatan 30.234,66 milioi lirateke); 2015ean etekinaren %100 bere akziodun bakarrari ematea erabaki du, hots, 77 milioi euro.
Mercedesen ustiapenaren mozkin gordinaren adierazlea (Una empresa con un indicador del beneficio bruto de explotación (EBITDA) eta ustiapenaren emaitza hiru urteotan positiboak izan dira; beraz, enpresa oso errentagarria da.
|
Milioi € |
2015 |
2014 |
2013 |
|
EBITDA |
149,185 |
167,231 |
76,570 |
|
USTIAPEN EMAITZA |
121,886 |
86,842 |
27,996 |
Pertsonal gastuak behera, salmentak gora
Pertsonal gastuak beste edozein enpresak nahiko lituzke beretzat: 2015ean salmenten gaineko %5,59 izan da, eta gainera azken urteetan jaitsi egin da: 2013an portzentajea %8,74koa zen, eta 2014an %6,64raino murriztu zen.
Mercedes Benz Españak bere kutxa betetzeko ahalmen handia du (Cash flow): 174,6 milioi euro 2015ean eta 441,2 milioi aipatutako hiru urteetan. Epealdi berean enpresa Daimler Taldeak finantzatuta egotetik hau finantzatzera pasa da.
Prekarietatea
Zoritxarrez, ordea, datu positibo hauek badute alde ilun bat: enplegu prekarioaren gainean lortzen dira.
Aurreko hitzarmena sinatu zenean ere, ELAk ohartarazi zuen hura enpresara sartzen zirenen lan-baldintzak okertzeko tresna bat zela. Urteotan soldata-eskala bikoitz eta hirukoitzak salatu izan ditugu, lan bera egiteagatik 400 euro gutxiago jasotzeraino, 12 ordutik gorako lan-egunak, 60 ordutik gorako asteak… Gainera, enplegu egongaitzarekin, Mercedes langile-poltsa bat ari baita erabiltzen. Batzuren kontratua amaitzen denean besteak sartzen dira, txandaka, ELAren iritziz estrukturalak diren postuak betetzeko; horregatik uste dugu lege-iruzurra dagoela hemen.
Uztailaren hasieran ELAk egoera hau Lan Ikuskaritzari salatu zion; LABek eta ESKk ere salaketarekin bat egin zuten. Ikuskaritzatik ordutik hona albisterik jaso ez genuenez, salaketa zertan zen galdetu genuen, eta hiru hilabete igaro arren esan ziguten ezer ez zutela egin.
ELAren ustez Lan Ikuskaritzak ofizioz esku hartu beharko luke ikusten duenean kontratuetan iruzurra gerta daitekeela. Mercedesek duela hainbat urtetik hona aldi baterako langile kopuru handia izateak (egun 2.000 inguru dira), eta enplegu hori finko ez bilakatzeak, alarmak piztu beharko lituzke. Baina salaketa egin eta hiru hilabete igarota zirkinik ere ez dela egin jakinik, agerikoa da administrazioa ez dagoela prekarizazioarekin kezkatuta, edo ez duela ezer egiten bera konpontzeko. Lan Ikuskaritzak enpresei abusuak egitea galarazi behar die; areago egoera ahulean dauden langileekin.
Ikuskaritzak ezer ez duela egin ikusirik, ELAk EAEko Ricardo Minguez Lan eta Gizarte-Segurantzako Ikuskaritzaren Lurraldeburuari bilera bat eskatu diogu, gai honi heltzeko eta eskatzeko ikuskaritzak ez diezaiola bere ardurari muzin egin. ELAk susmoa du gai honetan Eusko Jaurlaritza eta multinazionala bat dartozela.
PROPOSAMENA
Horregatik, gehiengoak orain arte negoziatzeko aukerarik izan ez duenez, enpresa-batzordearen azken bileran ELAk proposatu du negoziazioari berriro ekin diezaiola, eta sindikatu bakoitzak bere ikuspuntua, plataforma eta eskariak azal ditzala, argi eta ezkutuka ibili gabe. ELAk aldi baterako langileekin gertatzen ari diren abusuak amaiaraztea nahi du: berez estrukturala den eta lege-iruzur egoeran dagoen enplegua finko bihurtu behar da, eta horregatik gainerako langileek baldintza okerragoak ez dituzte zertan onartu.
Sindikatuok geure proposamena egindakoan Batzar Orokorra deitu beharko litzateke, bakoitzak bere posizioa azaldu eta langileek erabaki dezaten zein bidetatik jo behar den.
BLOKEOA
Gehiengoak errespetatzen ez badira; batzuk proposamen guztiak baztertzen badituzte; horiek proposamenik egiten ez badute… gero eta nabarmenagoa da batzuren asmoa zein den: blokeoa mantentzea enpleguarekin xantaia egiteko, eta enpresari baldintzak oro har okertuko dituen hitzarmena oparitzea, akordio berak sinatzaileei eta enpresari onurak ekarriko lizkiekeelarik.
ELAren jarrera argia
ELAren postura, berriz, argia da: gehiengoak aintzat hartzea nahi dugu, gu bere parte izan ala ez, uste baitugu hori dela langileentzako jarrerarik egokiena. Lan-taldeak hautatutako ordezkaritza errespetatzen dutenen ondoan izango gara, eta unea iristen denean sinatzeko erabakia edukiaren araberakoa izango da: onartuko dugu langile gehienen onerako bada. Ez dugu xantaiarik egingo, ezta inor engainatuko ere; ez dugu geure interesaren arabera jokatzen… esaterako, beharrezkoa den enplegu finkoa lan-baldintza txarragoen truke salduaz.
Prentsaurrekoa osoa, jarraian: